Desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako arretari buruzko gidak

Ikasle berriei zuzendutako gida

Unibertsitateko desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasle berriei zuzenduriko dokumentua da hau. Haien unibertsitateko bizitzan laguntza eta aholkularitza eskaintzea du helburu.

Berritzeguneei zuzendutako gida

Berritzeguneko hezkuntza premia bereziko aholkulari eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko orientatzaileei zuzendutako gida da hau. Unibertsitatean hasi aurretik desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arretarako informazioa du helburu.

USEko epaimahaie zuzendutako gida

Unibertsitatera sartzeko ebaluazio (USE) probetan egokitzapenak ezarpenari buruzko gida, USEko epaimahaie zuzenduta. Dokumentu honen helburua USE-ko epaimahaiei desgaitasunak edota hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako probak egokitzeko argibideak ematea da.

Ikastegiei zuzendutako gida

Unibertsitateko Ikastegietako dekanotza taldeei zuzenduriko dokumentua da hau. Desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen harrerako laguntza eta aholkularitza eskaintzea du helburu.

Mugikortasuneko arduradunei bideratutako gida

Ikastetxeetako mugikortasunerako programen arduradunei zuzenduriko gida da hau. Desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen arretarako laguntza eta aholkularitza eskaintzea du helburu. Gida hau zerbitzuko web orrian eskuragarri dago.