Desgaitasunak dituzten ikasleen arreta mugikortasun programen gida. 2022-2023 ikasturtea
Ikastetxeetako mugikortasunerako programen arduradunei zuzenduriko gida da hau. Desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen arretarako laguntza eta aholkularitza eskaintzea du helburu.
- 1. Eginkizuna
- 2. Araudia
- 3. UPV/EHUko III. Inklusio Plana 2019-2022
- 4. Lan taldea
- 5. Ikasleen erroldaren bilakaera
- 5.1. Erroldan gehitu diren ikasle berrien bilakaera
- 6. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen ezaugarriak
- 7. Desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arretarako prozedura ikasleen mugikortasun programetan
- 8. Glosarioa
- 9. Kontaktua eta kokapena
1. Eginkizuna

Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatu, ikasketetarako sarbidea erraztu, unibertsitateko zerbitzuak jaso eta unibertsitateko bizitzan parte hartzea errazteko eginkizuna du.

2. Araudia
Atal honetan zerbitzuaren lana gidatzen eta zuzentzen duen erreferentzia dokumentalak eta araudia jasotzen dira. Zerbitzuko web atariaren bitartez jaso daitezke guztiak.
UPV/EHUko ESTATUTUAK
17/2011 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak onartzen dituena.
Desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatzeko beharrezko neurriak jasotzen ditu.
I. Titulua. UPV/EHUaren izaera eta helburuak
4. art -
2.- UPV/EHUk honako hauek sustatuko ditu:
b) Premia bereziak dauzkaten pertsonak unibertsitateko kideen artean izatea.
3.– UPV/EHUk emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatuko du bere baitan eta beharrezko neurriak hartuko ditu inor diskriminatua izan ez dadin arrazoi hauengatik: jatorria, etnia, sexua, erlijioa, iritzia, hizkuntza edo bestelako egoera pertsonal edo sozialen bat. Beraz, UPV/EHUk aintzat hartuko ditu honako printzipio hauek: aukera berdintasuna, aniztasunaren eta diferentziaren errespetua, genero ikuspegia txertatzea, ekintza positiboa, sexuari lotutako rolak eta estereotipoak baztertzea, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza parekatua.
II. Titulua Unibertsitateko kideak
V. Kapitulua. Premia bereziak dauzkaten pertsonak
67. art –
UPV/EHUk ekintzak bultzatuko ditu premia bereziak dauzkaten unibertsitateko kideek eta gainerako kideek aukera berdintasun berberak dauzkatela ziurtatzeko. Beraz, beharrezko baliabideak, informazioa, laguntza eta bitartekoak jarriko ditu premia bereziak dauzkaten pertsonen eskura
68. art –
1. – UPV/EHUk bermatu egingo die aukera berdintasuna ezintasunak dauzkaten ikasleei eta unibertsitateko gainerako kideei. Beraz, debekatu egingo du edozein diskriminazio mota eta ekintza positiboa bultzatuko du, aipatutako pertsonen parte hartzea erabatekoa eta eraginkorra izan dadin unibertsitatean.
2. – Ezintasunak dauzkaten ikasleak eta unibertsitateko gainerako kideak ezin izango dira izan diskriminatuak beren ezintasunagatik, ez zuzenean ez zeharka, unibertsitatera sartzeko prozesuan, bertan ari direnean, eta titulu akademikoak edo onartuta dauzkaten bestelakoak baliatzean.
3. – Ezintasunak dauzkaten ikasleek horrelakorik behar balute, unibertsitateko ikastegiek eta sailek esanguratsuak ez diren egokitzapen curricularrak egingo lituzkete eta ikasleen beharretara moldatutako tutoretza espezifikoak ezarriko.
4. – UPV/EHUk egokitu egin beharko du bere ingurunea, legeriak xedatutakoari jarraiki, ezintasunak dauzkaten pertsonak oztoporik gabe ibili ahal izan daitezen bertan.
5. – UPV/EHUk kontuan hartuko du ezintasunak dauzkaten pertsonei lana emateko arautegietan xedatutakoa, eta aplikatu egingo du langileak hautatu eta kontratatzean.
HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DAUZKATEN UPV/EHUKO IKASLEEI AUKERA BERDINTASUNA BERMATZEKO ARAUTEGIA
AKORDIOA 2015eko apirilaren 30ean UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko
Arautegi honen helburua da desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleen arretarako ekintzak arautzea, unibertsitateko gainerako kideek dituzten aukera berberak bermatuko dizkieten ikasketetarako sarbidea erraztu, ikasketak egin eta erabateko parte hartzea izateko aukera izatea unibertsitatean egongo diren bitartean.
Hurrengo atalak aurki ditzakezu:
- Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eskubideak eta erantzukizunak.
- Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuko jarduera prozedurak.
- Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera berdintasuna bermatzeko baliabideak.
- Erreklamazio prozedurak.
- Datuak babestu.

3. UPV/EHUko III. Inklusio Plana 2019-2022
2019ko apirilaren 11n UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua
1.ARDATZA: Informazioa gizarte eta hezkuntza inklusioaren ikuspegitik ematen dela bermatzea, unibertsitate aurreko ikasleek unibertsitate ikasketak aukera erreal gisa ikus ditzaten eta beren egoerara egokitutako erabakiak har ditzaten.
1.1. Unibertsitatera sartzeko bideak, ikasketen eskaintza eta UPV/EHUn inklusioa babesteko neurriak eta baliabideak ezagutzera ematea.
1.2. Erabakiak hartzeko erraztasunak ematea, ikasleak beren aukerez kontzientziatuta.
2.ARDATZA: Aukera berdintasuna bermatzea, unibertsitate ikasketen sarreran.
2.1. Unibertsitatera sartzeko probak egiteko aukera bermatzea ikasle guztiei.
2.2. Unibertsitatera sartzeko administrazio tramiteak erraztea.
2.3. Aniztasuna aintzat hartuko duten harrera prozesuak egitea, ikasleei unibertsitatean kokatzen lagunduko dietenak.
3.ARDATZA: Unibertsitate bizitza inklusioaren ikuspegitik garatzen erraztea.
3.1. Ahultasun egoeran dauden pertsonei unibertsitate ikasketak egiteko erraztasunak ematea.
3.2. Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea unibertsitate bizitzan, eta UPV/EHUko kide izatearen sentimendua indartzea.
3.3. Kultura inklusiboa UPV/EHUko unibertsitateko kideen artean zabaltzea, eta gizartearen sentsibilizazioan laguntzea. 3.4. Ikasleen enplegagarritasunaren alde egitea.
4.ARDATZA: Bizitza aktiborako igarobidea erraztea
4.1. Unibertsitate ikasketak amaitu ondorengo erabakiak hartzeko erraztasunak ematea.
4.2. Hedabideetan presentzia eta sareko lana indartzea, ikasle egresatuen gizarteratzea errazteko.

4. Lan taldea
-
Ikasleen eta enplegagarritasunaren errektoreordea
-
Ikasleen zuzendaria
-
Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua
-
Arabako arreta unitatea
-
Orientazio teknikaria
-
-
Bizkaiako arreta unitatea
-
Orientazio teknikaria
-
-
Gipuzkoako arreta unitatea
-
Orientazio teknikaria
-
Desgaitasun teknikari arduraduna
-
Administrazio laguntzailea
-
Hezkuntzarako laguntzako espezialista
-
Zeinu Hizkuntzako Interpretea
-
-
-
-
-

5. Ikasleen erroldaren bilakaera
2017-2018 |
2018-2019 |
2019-2020 |
2020-2021 |
2021-2022 | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
E |
Gi |
Gu |
E |
Gi |
Gu |
E | Gi | Gu | E | Gi | Gu | E | Gi | Gu | |
IKUSMENA | 12 | 11 | 23 | 14 | 15 | 29 | 9 | 17 | 26 | 11 | 18 | 29 | 10 | 18 | 28 |
ENTZUMENA | 15 | 9 | 24 | 12 | 9 | 21 | 14 | 8 | 22 | 13 | 9 | 22 | 14 | 9 | 23 |
MOTOREA | 23 | 34 | 57 | 27 | 34 | 61 | 25 | 30 | 55 | 29 | 36 | 65 | 25 | 38 | 63 |
BESTE BATZUK** | 114 | 129 | 243 | 137 | 142 | 179 | 169 | 153 | 322 | 182 | 173 | 355 | 219 | 169 | 388 |
GUZTIRA | 164 | 183 | 347 | 190 | 200 | 390 | 217 | 208 | 425 | 235 | 236 | 471 | 268 | 234 | 502* |
*2020-2021 ikasturtean 471 erroldatutako ikasletik 82 tituludun dira eta 52 ikasketak utzi dituzte. 2021-2022 ikasturtean 165 ikasle berri sartu dira. (5.1. taula ikusi)
**Kategoria honen barruan iraupen luzea duten edo tratamendu bereziren bat behar duten gaixotasun organikoetatik eratorritako patologiak biltzen dira, baita nahaste psikikoak eta ikasteko zailtasun espezifikoak ere.

5.1. Erroldan gehitu diren ikasle berrien bilakaera
2017-2018 | 2018-2019 | 2019-2020 | 2020-2021 | 2021-2022 | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
E |
Gi |
Gu |
E |
Gi |
Gu |
E | Gi | Gu | E | Gi | Gu | E | Gi | Gu | |
IKUSMENA | 1 | 8 | 9 | 4 | 5 | 9 | 2 | 2 | 4 | 4 | 2 | 6 | 5 | 5 | 10 |
ENTZUMENA | 4 | 4 | 8 | 1 | 2 | 3 | 7 | 2 | 9 | 3 | 3 | 6 | 5 | 2 | 7 |
MOTOREA | 7 | 8 | 15 | 9 | 9 | 18 | 11 | 9 | 20 | 12 | 12 | 24 | 9 | 12 | 21 |
BESTE BATZUK* | 41 | 49 | 90 | 57 | 46 | 103 | 63 | 45 | 108 | 63 | 59 | 122 | 74 | 53 | 127 |
GUZTIRA | 53 | 69 | 122 | 71 | 62 | 133 | 83 | 58 | 141 | 82 | 76 | 158 | 93 | 72 | 165 |
*Kategoria honen barruan iraupen luzea duten edo tratamendu bereziren bat behar duten gaixotasun organikoetatik eratorritako patologiak biltzen dira, baita desoreka psikikoak eta ikasteko zailtasun espezifikoak ere.
Informazio gehiago Desgaitasun datuak EHUn Zerbitzuko web gunean

6. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen ezaugarriak
Desgaitasunak dituzten pertsonen arteko ezaugarririk bereizgarriena haien artean dagoen heterogeneotasuna da.
Desgaitasunak izan daitezke nabarmenak edo ezkutukoak, jaiotzetikoak edo eratorritakoak, arinak edo larriak, behin-behinekoak edo behin betikoak.
Desgaitasunak dituzten ikasle guztiek ez dute zertan premia berezirik izan behar.
Badira ikasle batzuk ikasteko zailtasun espezifikoak, gaixotasunak eta nahasteak dituztenak eta ez dute desgaitasun aitorpenik baina erantzun behar diren hezkuntza premia bereziak dituzte.
Pertsonaren beharrak edo/eta inguruarenak kasu bakoitzean aztertu behar dira. Beharrezkoa da kontuan izatea pertsonaren nahiz inguruaren mugak.

7. Desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arretarako prozedura ikasleen mugikortasun programetan
Unibertsitateko ikasleeen Estatutua onartzen duen abenduaren 30eko 1791/2010 Errege Dekretuan jasozten denez:
- Ikasleen mugikortasunai buruzko IV. Kapituluko 18. artikulua: desgaitasuna duten ikasleen nazio eta nazioarteko mugikortasunari buruzkoa da; UPV/EHUk sustatuko du desgaitasuna duten ikasleentzako nazio eta nazioarteko mugikortasun programetan parrte hartzea.
Programa hauetan desgaitasuna duten ikasleen arreta errazteko asmoz, jarraian Nazioarteko Harremanetarako Bulegoko Zuzendaritzarekin adostutako prozedurak adieraziko ditugu.
7.1. UPV/EHUko IKASLEAK
UPV/EHUk parte hartzen duen mugikortasun programen barruan beste unibertsitatera batera joango den ikasleak, hezkuntza premia bereziak badauzka, txosten psikopedagogikoa eskatu ahal izango dio Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuari. Txosten horretan jasoko dira ikasleak dauzkan premiak eta behar dituen egokitzapenak.
Ikastegiko mugikortasunaren arduradunak joango den unibertsitatera bidali du zerbitzuak prestatuko premia bereziak dituen ikaslearen txostena.
7.1.1. DESGAITASUNAK DITUZTEN IKASLEENTZAKO LAGUNTZAK
Premia bereziak dituzten ikasleentzako laguntzak dira eta Erasmus+ programan partehartzaileei zuzenduta daude.
7.2. IKASLE BISITARIAK
Ikastegiko mugikortasun programen koordinatzailea arduratuko da UPV/EHUk parte hartzen duen mugikortasun programen esparruan, eta EHUko ikasketak egitera etorri nahi duten desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kontsultak kudeatzeaz.
Ikasleak egiten duen egokitzapen eskaerari erantzuteko, UPV/EHUko ikastegiko mugikortasun koordinatzaileak jatorrizko unibertsitateari txosten psikopedagogikoa eskatuko dio, ikasleak izan dituen premiak eta baliabideak jasoko dituena.
Txosten hau, ikaslea etorri aurretik, jatorrizko unibertsitateari eskatzea beharrezkoa da.
Txosten hori jasotzen denean UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten pertsonentzako zerbitzuari bidaliko dio, premien balorazioa eta aurreikuspena egin dezan.
Zerbitzuak egokitzapen eskaeraren erantzuna ikastegiko mugikortasun arduradunari bidaliko dio.
Ikaslea UPV/EHUko ikastegira heltzen denean, ikastegiko mugikortasun koordinatzaileak bere etorreraren berri emango dio zerbitzuari eta ikasleari egokitzapen eskaera GAUR aplikazioan formalizatzeko jarraibideak emango dizkio eta zerbitzuak egokitzapenak kudeatu ahal izango ditu.
7.3. UPV/EHUn DESGAITASUNARI ETA HEZKUNTZA PREMIA BEREZIEI BURUZKO INFORMAZIOA
Zerbitzuak ikastegiko mugikortasun programen koordinatzailearen eskura jartzen du UPV/EHUko desgaitasuna eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei zuzendutako hurrengo informazio espezifikoa.
Gainera, zerbitzuko web gunea www.ehu.eus/discapacidad ingelesez kontsulta daiteke
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea/University of Basque Country
Code Erasmus: E BILBAO01
Phone number: + 34 943 01 8136
Fax number: +34 94 601 3590
Campus:
Distributed on three campuses:
Campus of Araba: Located in the centre of the city of Vitoria-Gasteiz. All faculties and schools are grouped. Connections by bus.
https://www.ehu.eus/es/web/araba/kokapena
Campus of Gipuzkoa: Located in the centre of the city of Donostia-San Sebastian. All faculties and schools are grouped. Connections by bus.
https://www.ehu.eus/es/web/gipuzkoa/informacion-practica
Campus of Bizkaia: Some faculties are located in the centre of the city of Bilbao. Dispersed. Well connected by suburban, bus and train. The rest of faculties and schools are grouped in the Campus de Erandio/Leioa. Connections by bus.
https://www.ehu.eus/es/web/bizkaia/nola-iritsi
All have University canteens
Accessibility:
Adaptation and reorganisation of university spaces (classrooms, computer rooms, libraries, laboratories, etc.)
Adaptation of furniture (inclined desks, chairs with armrests, etc.)
Search for accessible routes (ramps, lifts, etc.).
Spatial orientation for visually impaired students
Specific evacuation plan
Accommodation:
Adapted university housing in the three campuses
Contact Disabled People’s Service or also you can consult
https://www.ehu.eus/es/web/ikasleak/ostatua
Library:
In the central libraries of the three campuses, there are adapted positions in the reading rooms equipped with: telelupa, zoom test and Joystick
Learning support:
Adaptations for teaching:
- Help when taking notes
- Taking notes and work with support (enabling devices for visually impaired persons, optical media, computer, audio transcription)
- Accessible texts (font type and size, spacing, images, etc.)
- Adaptation of access to the curriculum
- Extended time for performing assignments
- Notice to teachers about disability
- Adaptation of outside internships
Assessments:
- Time extension
- Accessible texts (font type and size, spacing, images, etc.)
- Adapted furniture
- Notice to teachers about disability
- Transcription
- Accessible classroom
- Separate classroom
- Initial and/or final reading
- Seat reservation

8. Glosarioa
HEZKUNTZA INKLUSIBOA: ikasle guztien berdintasun aukerak bermatuko dituen irakaskuntzaren diseinua, antolaketa eta garapena ikasketetako sarbidea, aurrerapena eta partaidetzan. Hezkuntza interbentzio prozesu moduan ulertu behar da pertsona guztien ezaugarriak kontuan hartuz eta aniztasunari erantzuteko egokitzeko gaitasuna duena.
*AUKERA BERDINTASUNA: ikasketetan dauden oztopoak hautsi behar dira ikasleentzako guztientzako bideratua dagoen irakaskuntza prozesuan, ikasle guztiak beraien ezaugarriaz gain curriculumera sarbidea izan dezaten, egokitzapen indibidualak egiteko beharrik egon gabe eta modu honetan hezkuntza inklusiboago bat lortuz.
HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK: ikasle batzuk desgaitasun baten ondorioz edo/ta ikasteko zailtasun espezifiko, nahaste edo gaixotasun baten ondorioz ikasketak egiteko eta garatzeko dituzten premiak dira. Hezkuntza testuinguruan ezarrita dauden ikasketetan sartzeko eta garatzeko gradu handi edo txiki batean dauden zailtasunak dira.
* DISEINU UNIBERTSALA: guztientzako diseinurako printzipioen aplikazioan (Mace, 1985; Preiser y Ostrosff, 2001; Story, 2011), bere ingelerazko jatorrizko hitza, Universal Design, eskola, institutu eta unibertsitatean ematen diren irakaskuntza ikaskuntza prozesuetarako saiakera lortu nahian, ikasle guztiak kontuan hartzea beraien ezaugarri edota egoera pertsonalaz gain.
*IDU=IKASKUNTZARAKO DISEINU UNIBERTSALA: IDU-aren definizioa curriculumari marko berri bat ematea da, hezkuntzarako hobekuntzak egitea ekarriko duena ikasle guztien aldetik eta batez ere desgaitasuna duten ikasleen aldetik (Hitchcock, Meyer, Rose y Jackson, 2002). IDU-ak ikasleen aniztasuna kontuan hartzen du curriculumean jasota dauden helburu, eduki, material eta ebaluaketan malgutasuna emanez. Egoera honek hezkuntza adituei ikasgeletan irakasteko modu desberdinak ezartzea baimentzen du.
GJH- GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK: 4.GJH= guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzea eta 10. GJH= desberdintasunak murriztea. Garapen jasangarrirako 2030 EHUagendak 2019-2025 jasotzen ditu aipatutako helburuak.
*Ingrid Sala Bars, Sergio Sánchez Fuentes, Climent Giné Giné y Emiliano Díez Villoria. Análisis de los distintos enfoques del paradigma del diseño universal aplicado a la educación. Revista Latinoamericana de Educación Inclusiva. 8 bol, zª 1, orri. 143-152

9. Kontaktua eta kokapena
Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua
Natalia Ortiz Blasco
Arabako Campuseko Errektoreordetza
Komandante Izarduy kalea, 2
01006 Vitoria-Gasteiz
T: 945 014343
Kepa Gonzalez Antona
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko beheko aldea
Sarriena Auzoa, z/g
48940 Leioa
T: 94 6012258
Ane Amondarain Rodriguez / Mamen Lopez Lizarralde
Ignacio Mª Barriola Zentroa (Gelategia)
Elhuyar Plaza, 1
20018 Donostia
T: 943 018137 / 943 015184
