Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako gida. 2019-2020 ikasturtea

Desgaitasunak dituzten ikasle berriei eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasle berriei zuzenduriko gida da hau. Unibertsitateko ikasketetan laguntza eta aholkularitza eskaintzea du helburu.

1. Eginkizuna

Portada de la Guía

Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatu, ikasketetarako sarbidea erraztu, unibertsitateko zerbitzuak jaso eta  unibertsitateko bizitzan parte hartzea errazteko eginkizuna du.

2. Arau esparrua

Atal honetan zerbitzuaren lana gidatzen eta zuzentzen duen erreferentzia dokumentalak eta araudia jasotzen dira. Zerbitzuko web atariaren bitartez jaso daitezke guztiak.

UPV/EHUko ESTATUTUAK

17/2011 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak onartzen dituena.

Desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten  ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatzeko beharrezko neurriak jasotzen ditu.

Lehenengo Titulua. UPV/EHUren izaera eta helburuak

4. art -

2.- UPV/EHUk honako hauek sustatuko ditu:

b) Premia bereziak dauzkaten pertsonak unibertsitateko kideen artean izatea.

3.– UPV/EHUk emakumeen eta gizonen ber­dintasuna bermatuko du bere baitan eta beharrezko neurriak hartuko ditu inor diskriminatua izan ez dadin arrazoi hauengatik: jatorria, etnia, sexua, erlijioa, iritzia, hizkuntza edo bestelako egoera pertsonal edo sozialen bat. Beraz, UPV/EHUk aintzat hartuko ditu honako printzipio hauek: aukera berdintasuna, aniztasunaren eta diferentziaren errespetua, genero ikuspegia txertatzea, ekintza positiboa, sexuari lotuta­ko rolak eta estereotipoak baztertzea, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza parekatua.

II. Titulua Unibertsitateko kideak

V. Kapitulua. Premia bereziak dauzkaten pertsonak
67. art –

UPV/EHUk ekintzak bultzatuko ditu premia bereziak dauzkaten unibertsitateko kide­ek eta gainerako kideek aukera berdintasun berberak dauzkatela ziurtatzeko. Beraz, beharrezko baliabideak, informazioa, laguntza eta bitartekoak jarriko ditu premia bereziak dauzkaten pertsonen eskura

68. art –
  1. UPV/EHUk bermatu egingo die aukera berdintasuna ezintasunak dauzkaten ikasle­ei eta unibertsitateko gainerako kideei. Beraz, debeka­tu egingo du edozein diskriminazio mota eta ekintza positiboa bultzatuko du, aipatutako pertsonen parte hartzea erabatekoa eta eraginkorra izan dadin unibertsitatean.
  2. Ezintasunak dauzkaten ikasleak eta unibertsitateko gainerako kideak ezin izango dira izan diskriminatuak beren ezintasunagatik, ez zuzenean ez zeharka, unibertsitatera sartzeko prozesuan, bertan ari direnean, eta titulu akademikoak edo onartuta dauzkaten bestelakoak baliatzean.
  3. Ezintasunak dauzkaten ikasleek horrelakorik behar balute, unibertsitateko ikastegiek eta sailek esanguratsuak ez diren egokitzapen curricularrak egingo lituzkete eta ikasleen beharretara moldatutako tutoretza espezifikoak ezarriko.
  4. UPV/EHUk egokitu egin beharko du bere ingurunea, legeriak xedatutakoari jarraiki, ezintasunak dauzkaten pertsonak oztoporik gabe ibili ahal izan daitezen bertan.
  5. UPV/EHUk kontuan hartuko du ezintasunak dauzkaten pertsonei lana emateko arautegietan xeda­tutakoa, eta aplikatu egingo du langileak hautatu eta kontratatzean.

 

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DAUZKATEN UPV/EHUKO IKASLEEI AUKERA BERDINTASUNA BERMATZEKO ARAUTEGIA

AKORDIOA 2015eko apirilaren 30ean UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko

Arautegi honen helburua da desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleen arretarako ekintzak arautzea, unibertsitateko gainerako kideek dituzten aukera berberak bermatuko dizkieten ikasketetarako sarbidea erraztu, ikasketak egin eta erabateko parte hartzea izateko aukera izatea unibertsitatean egongo diren bitartean. 

Hurrengo informazioa aurki dezakezu:

  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eskubideak eta erantzukizunak.
  • Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuko jarduera prozedurak.
  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera berdintasuna bermatzeko baliabideak.
  • Erreklamazio prozedurak.
  • Datuak babestu.

Dokumentu osorako esteka

3. UPV/EHUko III. Inklusio Plana 2019-2022

2019ko apirilaren 11n UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua.

1. ARDATZA: Informazioa gizarte eta hezkuntza inklusioaren ikuspegitik ematen dela bermatzea, unibertsitate aurreko ikasleek unibertsitate ikasketak aukera erreal gisa ikus ditzaten eta beren egoerara egokitutako erabakiak har ditzaten.  

1.1. Unibertsitatera sartzeko bideak, ikasketen eskaintza eta UPV/EHUn inklusioa babesteko neurriak eta baliabideak ezagutzera ematea.

1.2. Erabakiak hartzeko erraztasunak ematea, ikasleak beren aukerez kontzientziatuta.

2. ARDATZA: Aukera berdintasuna bermatzea, unibertsitate ikasketen sarreran.

2.1. Unibertsitatera sartzeko probak egiteko aukera bermatzea ikasle guztiei.

2.2. Unibertsitatera sartzeko administrazio tramiteak erraztea.

2.3. Aniztasuna aintzat hartuko duten harrera prozesuak egitea, ikasleei unibertsitatean kokatzen lagunduko dietenak.

3. ARDATZA: Unibertsitate bizitza inklusioaren ikuspegitik garatzen erraztea.

3.1. Ahultasun egoeran dauden pertsonei unibertsitate ikasketak egiteko erraztasunak ematea.

3.2. Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea unibertsitate bizitzan, eta UPV/EHUko kide izatearen sentimendua indartzea.

3.3. Kultura inklusiboa UPV/EHUko unibertsitateko kideen artean zabaltzea, eta gizartearen sentsibilizazioan laguntzea.

3.4. Ikasleen enplegagarritasunaren alde egitea.

4. ARDATZA: Bizitza aktiborako igarobidea erraztea

4.1 Unibertsitate ikasketak amaitu ondorengo erabakiak hartzeko erraztasunak ematea.

4.2 Hedabideetan presentzia eta sareko lana indartzea, ikasle egresatuen gizarteratzea errazteko.


Dokumentu osorako esteka

4. Lan taldea

  • Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordea

    • Ikasleen Zuzendaritza

      • Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua

        • Arabako Arreta Unitatea

          • Orientazio Teknikaria

        • Bizkaiko Arreta Unitatea

          • Orientazio Teknikaria

        • Gipuzkoako Arreta Unitatea

          • Orientazio Teknikaria

          • Desgaitasunetan Teknikari Arduraduna

            • Administrazio Laguntzailea

            • Hezkuntza Laguntzaile Espezialistak

            • Zeinu Hizkuntza Interpreteak

Organigrama pdf formatoan

5. Ikasleen erroldaren bilakaera

  2014-2015 2015-2016 2016-2017 2017-2018 2018-2019
  EM GI GU EM GI GU EM GI GU EM GI GU EM GI GU
IKUSMENA 15 10 25 16 6 22 16 7 23 12 11 23 14 15 29
ENTZUMENA 14 10 24 14 15 29 15 11 26 15 9 24 12 9 21
MOTOREA 33 28 61 35 31 66 26 37 63 23 34 57 27 34 61
BESTE BATZUK** 72 79 151 74 91 165 93 104 197 114 129 243 137 142 179
GUZTIRA 134 127 261 139 143 282 150 159 309 164 183 347 190 200 390*

*2017-2018 ikasturtean 347 erroldatutako ikasletik  34 tituludun dira eta 49k ikasketak utzi dituzte. 2018-2019 ikasturtean 133 ikasle berri sartu dira. (5.1. taula ikusi)

**Kategoria honen barruan iraupen luzea duten edo tratamendu bereziren bat behar duten gaixotasun organikoetatik eratorritako patologiak biltzen dira, baita desoreka psikikoak  eta ikasteko zailtasun espezifikoak ere.

5.1. Erroldan gehitu diren ikasle berrien bilakaera

  2014-2015 2015-2016 2016-2017 2017-2018 2018-2019
  EM GI GU EM GI GU EM GI GU EM GI GU EM GI GU
IKUSMENA 3 3 6 3 0 3 4 2 6 1 8 9 4 5 9
ENTZUMENA 6 4 10 5 5 10 5 2 7 4 4 8 1 2 3
MOTOREA 7 10 17 7 9 16 2 13 15 7 8 15 9 9 18
BESTE BATZUK* 24 30 54 24 34 58 44 32 76 41 49 90 57 46 103
GUZTIRA 40 47 87 39 48 87 55 49 104 53 69 122 71 62 133

* Kategoria honen barruan iraupen luzea duten edo tratamendu bereziren bat behar duten gaixotasun organikoetatik eratorritako patologiak biltzen dira, baita desoreka psikikoak  eta ikasteko zailtasun espezifikoak ere.

Ikusi informazio gehiago “EHU eta ezgaitasuna zenbakitan” zerbitzuko web orrian.

6. Ikasle sartu berrien harrerarako programa

6.1. Ikasleen ezaugarriak

Desgaitasunak dituzten pertsonen arteko ezaugarririk bereizgarriena haien artean dagoen heterogeneotasuna da.

Desgaitasunak izan daitezke nabarmenak edo ikusezinak, jaiotzetikoak edo eratorritakoak, arinak edo larriak, behin-behinekoak edo behin betikoak.

Desgaitasunak dituzten ikasle guztiek ez dute zertan premia berezirik izan behar.

Badira ikasle batzuk ikasteko zailtasun espezifikoak, gaixotasunak eta nahasteak dituztenak eta ez dute desgaitasun aitorpenik baina erantzun behar diren hezkuntza premia bereziak dituzte.

Ikaslearen premiak eta ingurunearen kasuan kasu espezifikoak dira. Beharrezkoa da hortaz, unibertsitateko inguruneak dituen oztopoak identifikatzea.

Premia bereziak zazpi esku-hartze eremutan sailkatzen dira:

  • Irakaskuntza
  • Azterketak
  • Irisgarritasuna
  • Orientazioa
  • Giza baliabideak
  • Baliabide teknikoak
  • Beste batzuk

6.2. Premia bereziak dituzten ikasleen beharren sailkapena

IRAKASKUNTZA

  • Apunteak hartzeko laguntza
  • Irakasleei ezgaitasunari buruzko informazioa eman
  • Apunteak hartzeko eta lanak egiteko laguntzak (tresna tifloteknikoak, bitarteko optikoak, ordenagailua)
  • Testu irisgarriak (hizki mota eta tamaina, tarteak, grafikoak, …)
  • Lanak egiteko denbora gehiago izatea
  • Curriculumean malgutasuna
  • Ikus entzunezko materialaren egokitzapena
  • Egokitzapena kanpoko praktiketan
  • Irakaslana ebaluatzeko inkestaren egokitzapena

AZTERKETAK

  • Denbora gehiago uztea
  • Testu irisgarriak (hizki mota eta tamaina, tarteak, grafikoak, …)
  • Laguntza produktuak edo/eta baliabide teknikoak (software egokitua, tresna tiflotekniko, bitarteko optikoak, ordenagailua,..)
  • Altzarien egokitzapena
  • Irakasleentzako premien txostena
  • Transkripzioa
  • Gela irisgarria
  • Aparteko gela
  • Hasierako edo/ta bukaerako irakurketa
  • Aulkiak erreserbatzea

IRISGARRITASUNA

  • Egokitutako garraio bekak
  • Espazioen egokitzapena (gelen antolaketa, sarrera, igogailua, WC,…)
  • Altzarien egokitzapena (altzari espezifikoa)
  • Aparkaleku erreserbatua
  • Unibertsitate egoitza egokituak
  • Ikusmen urritasuna duten ikasleentzako orientazio espaziala
  • Ebakuazio neurri espezifikoak

ORIENTAZIOA

  • Sartu berri diren ikasleei orientazioa
  • Ikaskideei informazioa
  • Ikasketen planifikaziorako laguntza
  • Mugikortasun-programako ikasleentzako orientazioa
  • Lanbide-orientazioa

GIZA BALIABIDEAK

  • Hezkuntza Laguntzarako Espezialista (irakaskuntza, azterketak eta tutoretzak)
  • Zeinu Hizkuntzarako Interpretea (irakaskuntza, azterketak eta tutoretzak)
  • Tutorea
  • Ikasle bolondresak

BALIABIDE TEKNIKOAK

  • Laguntza produktuak edo/eta laguntza teknikoak: software egokitua (Zoom-text, Jaws…) FM emisorea…

BESTE BATZUK

  • Menu berezia (alergiak eta elikadura intolerantzia, hipertentsioa...)

 

Nola eta non adierazi behar dira beharrak, haiei erantzuna emateko?

  • Zerbitzu honetara jo (zuzenean, telefonoz, email bidez…)
  • Egokitzapen eskaera egin GAUR aplikazioaren bitartez.
  • Zure zentroko premia bereziak dituzten ikasleen arduradunari jakinarazi

Garrantzitsua da zure beharrak denboraz adieraztea, erantzuna eman ahal izateko.

 

Nola eta non egin dezaket iradokizun edo erreklamazio bat?

Zerbitzuaren  web atarian, menu orokorraren bukaeran eskura duzun formularioaren bitartez egin dezakezu.

 

“DENOK DITUGU BEREZITASUNAK, EZ BAITAGO BERDINA DEN GIZAKIRIK. DENAK GARA DESBERDINAK”.

Stephen W.Hawking

7 Zerbitzuko web ataria: tresna bliagarria

Gure web atarian zerbitzuari buruzko eta gure jarduerari buruzko informazio baliagarria duzue:

  • Laguntzak eta baliabideak
  • EHU eta desgaitasuna zenbakitan
  • Legedia eta araudia
  • Unibertsitatea eta desgaitasunari buruzko dokumentazioa

Gainera:

  • Berriak
  • Ikastaroak
  • Praktikak egiteko bekak
  • Sariak eta lehiaketak

Web atarian hiru atal azpimarratu nahiko genituzke:

  • Ikastegiko koordinatzaileak: ezagutu zure ikastegiko premia bereziak dituzten ikasleen arduraduna zein den.
    IKUSMIRAN: Ikasleen esperientziak eta ahotsak
    Twitter, jarraitu!

8. Glosarioa

HEZKUNTZA INKLUSIBOA: ikasle guztien  berdintasun aukerak bermatuko dituen irakaskuntzaren diseinua, antolaketa eta garapena ikasketetako sarbidea, aurrerapena eta partaidetzan.  Hezkuntza interbentzio prozesu moduan ulertu behar da pertsona guztien ezaugarriak kontuan hartuz eta aniztasunari erantzuteko egokitzeko gaitasuna duena.

*AUKERA BERDINTASUNA: ikasketetan dauden oztopoak hautsi behar dira ikasleentzako guztientzako bideratua dagoen irakaskuntza prozesuan, ikasle guztiak beraien ezaugarriaz gain curriculumera sarbidea izan dezaten, egokitzapen indibidualak egiteko beharrik egon gabe eta modu honetan hezkuntza inklusiboago bat  lortuz.

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK: ikasle batzuk desgaitasun baten ondorioz edo/ta ikasteko zailtasun espezifiko, nahaste edo gaixotasun baten ondorioz ikasketak egiteko eta garatzeko dituzten premiak dira. Hezkuntza testuinguruan ezarrita dauden ikasketetan sartzeko eta garatzeko gradu handi edo txiki batean dauden zailtasunak dira.

* DISEINU UNIBERTSALA: guztientzako diseinurako printzipioen aplikazioan (Mace, 1985; Preiser y Ostrosff, 2001; Story, 2011), bere ingelerazko jatorrizko hitza, Universal Design, eskola, institutu eta unibertsitatean ematen diren irakaskuntza ikaskuntza prozesuetarako saiakera lortu nahian, ikasle guztiak kontuan hartzea beraien ezaugarri edota egoera pertsonalaz gain.

*IDU=IKASKUNTZARAKO DISEINU UNIBERTSALA: IDU-aren definizioa curriculumari marko berri bat ematea da, hezkuntzarako hobekuntzak egitea ekarriko duena ikasle guztien aldetik eta batez ere desgaitasuna duten ikasleen aldetik (Hitchcock, Meyer, Rose y Jackson, 2002). IDU-ak ikasleen aniztasuna kontuan hartzen du curriculumean jasota dauden helburu, eduki, material eta ebaluaketan malgutasuna emanez. Egoera honek hezkuntza adituei ikasgeletan irakasteko modu desberdinak ezartzea  baimentzen du.

GJH- GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK: 4.GJH= guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzea eta 10. GJH= desberdintasunak murriztea. Garapen jasangarrirako 2030 EHUagendak 2019-2025 jasotzen ditu aipatutako helburuak.

 

 *Ingrid Sala Bars, Sergio Sánchez Fuentes, Climent Giné Giné y Emiliano Díez Villoria. Análisis de los distintos enfoques del paradigma del diseño universal aplicado a la educación. Revista Latinoamericana de Educación Inclusiva. 8 bol, zª 1, orri. 143-152

9. Kontaktua eta kokapena

Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua

GIPUZKOA

Ane Amondarain Rodríguez / Mamen López Lizarralde

Ignacio Mª Barriola Zentroa (Gelategia)

Elhuyar Plaza, 1

20018 Donostia

T: 943 01 8137 / 5184

BIZKAIA

Kepa González Antona

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko beheko aldea

Sarriena Auzoa, z/g

48940 Leioa

T: 94 6012258

ARABA

Natalia Ortiz Blasco

Arabako Campuseko Errektoreordetza

Komandante Izarduy kalea, 2

01006 Vitoria-Gasteiz

T: 945 014343
 

discap@ehu.eus

https://www.ehu.eus/eu/web/discapacidad