V. TOPAKETAK: Ikasleen Ahotsak
Unibertsitatea aukera bat da zuretzat!

UPV/EHUk gonbidatzen zaitu desgaitasunak edota hezkuntza-premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen esperientzia desberdinak ezagutzera; laguntzak eta baliabideak erabili dituzten ikasleek unibertsitateko ibilbidea kontatuko digute. Unibertsitateko ikasleekin hitz egiteko aukera izango duzu espazio ireki batean. Unibertsitateak inklusioarekin duen konpromisoa eta egiten duen lana ikusiko duzu eta jarduera hau familiarekin partekatu ahal izango duzu. Eman ezazu izena!
PROGRAMA
17:00-18:00: Jardunbide egokiak: desgaitasunak edota hezkuntza-premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen esperientziak.
18:00-19:00:
Ikasleentzat: Unibertsitateko ikasleak inklusio-esperientziak partekatzeko solasaldia DBH-ko 4. maila, Lanbide Heziketa eta Batxilergoko ikasleekin.
Familientzat: UPV/EHUn desgaitasunak edota hezkuntza-premia bereziak dituztenentzako laguntzak, baliabideak eta egokitzapenei buruzko informazio-saioa.
TOPAKETEN EGUNAK, TOKIAK ETA ORDUTEGIA
BIZKAIKO CAMPUSA
2023ko azaroaren 28an, asteartea
Bizkaia Aretoa
Abandoibarra etorbidea, 3
BILBO
GIPUZKOAKO CAMPUSA
2023ko azaroaren 29an, asteazkena
Carlos Santamaria Zentroa
Elhuyar plaza, 2
DONOSTIA
Ordutegia
17:00-19:00
Izen-ematea
Izen-ematea zabalik azaroaren 14tik 17ra