"Nazio Batuen Erankundeak (NBE)" 2015ean sortu zuen IRISGARRITASUN ikurra
IRISGARRITASUN ikur berriak gurpil-aulkiaren ikono klasikoa ordezkatzen du.
IRAKASLEEK ESKURAGARRI DUZUE IKUR BERRIA
EHUko irakasleek premia espezifikoak dituzten ikasleen egokitzapenak dozentzian eta azterketetan ezartzeko ikasturte hasieran txosten bat jasotzen dute. Txosten hau GAUR aplikazio bidez ikus daiteke. Orain arte, txosten hau identifikatzeko ikurra gurpil aulki bat zen eta ikasleen egoerak nahaste eta desgaitasun desberdinak ez zituen ordezkatzen. Ikasturte honetan ikur berria jarri dugu.
Irudiak, besoak zabalik, inklusioa sinbolizatzen du, bakoitzaren gaitasun bereizketarik egin gabe. Sinbolo horren indarra "irisgarritasun" kontzeptua independizatzea da, "desgaitasunarekin" lotzen den figura horretatik aldentzea.
NBEak desgaitasuna ikusteko modua aldatzera gonbidatzen gaitu. Bakoitzaren mugetan zentratu ordez, irisgarritasunari, inklusioari eta eskubideei buruz hitz egitera eramaten gaitu.