ONLINE EBALUAZIO PROBETARAKO HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DITUZTEN IKASLEEN ARRETA

#ETXEANGERATUKONAIZ

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

UPV/EHU

Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua

www.ehu.eus/discapacidad

1. Gomendio orokorrak

Dokumentu honetan labur bildu ditugu UPV/EHUko irakasleentzako zenbait aholku praktiko ebaluazioa online egiteko egokitzapenak ezartzerakoan kontuan har ditzaten.

Ebaluazio probetan egokitzapenak izatea indarreko araudiaren babesean ikasleek duten eskubide bat da, dokumentu bukaeran dagoen araudian ikus daitekeen moduan, eta, bestalde, UPV/EHUk inklusioaren alde daukan konpromisoa da.

Ebaluazio probetan egokitzapenak egiteko eskariak UPV/EHUko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak kudeatzen ditu: zerbitzuak aztertzen ditu eta prozedurari jarraituz balidatu.

Egokitzapenak egiteko aurkeztutako eskaria behin onartuta, irakasleak GAUR aplikazioan izango du egokitzapenen txostena.

Dokumentu honen helburua, premiabereziak dituzten ikasleek online azterketetan izango dituzten egokitzapenetan praktika egokien oinarriak irakasleei erraztea da.

2. Egokitzapen ezarpenak onlone bidez egingo diren ebaluazio probetarako

Premia bereziak dituzten ikasleen ezaugarriak askotarikoak dira eta oso desberdinak; beraz, egokitzapenak bereziak dira ikasle bakoitzarentzat.

Inklusiorako oinarriak

  1. GAUR aplikazioan eskuragarri daude premia bereziak izanik egokitzapenak behar dituzte ikasleen txostenak.
  2. Azterketa modalitateak GAUR aplikazioan jasota dauden egokitzapenak ere aldatu behar izatea baldintzatu dezake.
  3. Onlineko azterketetan ere ikasleek egokitzapenak behar dituzte, eta horretarako eskubidea dute.
  4. Galdetegiak egiterakoan oso garrantzitsua da honakoak ondo zehaztea: proba egiteko denbora, azterketaren egitura, zenbat aukera dituen eta azterketa egiteko denbora antolatzeko beharrezko dituen gainerakoak.
  5. Garrantzitsua da ikaslearekin modu diskretuan hitz egitea beharrezko diren neurriak ezartzeko eta jakinarazteko kontuan izango direla berak behar dituen egokitzapenak. Kontuan izan onlineko probetan agian ez direla beharrezkoak egokitzapen batzuk.
  6. Beharrezkoa dela ikusiz gero, azterketa eguna baino lehen tutoretza baten bidez egokitzapenak zehaztu edota proba bat egin daiteke.
  7. Diskrezioa eta isilpekotasuna ezinbestean betebeharrekoak dira eta, beraz, gela birtualean ez da jendaurrean esango premia bereziak dituzten ikasleen izen-abizenik, ez zein egokitzapen behar dituen.
  8. GAUR aplikazioan adierazitako egokitzapenak ezartzeko zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan zerbitzuarekin (discap@ehu.eus).

Egokitapenak

  1. Denbora luzatzea: ikasle bakoitzak behar duen denbora GAUR aplikazioan dagoen txostenean dago zehaztuta. Jarraibideak hemen daude bilduta: jarraibideen esteka
  2. EGelako Ataza: galdetegiak ikasleen beharretara egokitzen ez direnean, eGelako "ataza" aukera erabil daiteke. Baliabide horri esker, ebaluazio proba errazago egin daiteke formatu egokia duen eta sarbide murriztua duen fitxategi batean; bertan, enuntziatura noiz sartu behar den eta erantzuna noiz arte igo daitekeen ezar daiteke.
  3. Pantaila irakurgailua: itsuak diren ikasleek pantaila irakurgailu bat erabiltzen dute galdetegira sartu ahal izateko. Irisgarritasun edo erabilgarritasun zailtasunik izanez gero, eGelan eskuragarri dagoen "ataza" aukera erabiltzea gomendatzen da.
  4. Testu irisgarriak: formatu berezia behar duten egokitzapenek eskatutako letra motari, kontrasteari eta lerroarteari erreparatu beharko diete. Irudiak edo letrak zabaltzea ez da beharrezkoa izango, ikasleek beren gailuan doitu ahal izango baitituzte. EGelako galdetegiaren formatuak ez badie beharrei erantzuten, eGelako "ataza" aukera erabiltzea gomendatzen da.
  5. Zeinu hizkuntzako interpretea: zeinu hizkuntza erabiltzen duten ikasle gorrek interpretea izango dute azterketa egiten duten bitartean, eta beharrezkoa da interpretearekin koordinatzea azterketaren aurretik, erabili beharreko bitartekoak ezartzeko.
  6. Hezkuntzako laguntzaile espezialistak: mugikortasun urriko eta mendekotasun egoeran dauden  ikasleek baliabide hori izango dute eta beharrezkoa da laguntzaile espezialistekin koordinatzea azterketaren aurretik, erabili beharreko bitartekoak ezartzeko.
  7. Zuzenketarako jarraibideak: zuzentzaile ortografikoa aktibatuta badago gailuan, dislexia duten ikasleen ortografia, sintaxia eta narrazio akatsak murriztu egin daitezke. Horretarako, galdetegia osatzean kopiatu eta itsatsi aukerak aktibatu egin behar dira. Hala ere, irakurtzeko eta idazteko zailtasunak dituzten esamoldeak eta esaldiak egon daitezke. Zuzenketa egiterakoan egoera horiek kontuan hartzea gomendatzen da.
  8. Azterketan ezustean sortutako krisiak edo egoerak: arrazoi organikoek (epilepsia, Crohn, hipogluzemia) nahiz nahasmendu psikologikoek eragindako krisialdiak dituzten ikasleek egokitzeko zailtasunak izan ditzakete (antsietatea eta estresa). Oso garrantzitsua da irakasleek jakitea zailtasun hori ez dagoela beren jarrerarekin lotuta, baizik eta beren osasun egoerarekin. Garrantzitsua da azterketa egin aurretik egoera hori gertatuz gero nola jokatu adostea: irakasleei abisatzea, azterketa gelditzea eta berriro hastea, azterketa tutoretzarekin amaitzea, azterketa uztea, etab.
  9. Galdetegiak osatzeko jarraibideak:
    • Proba motaren deskripzioa: ziurtatu probaren eguna baino lehen idatziz ematen direla probaren jarraibide eta argibide guztiak (denbora, egitura, galderen kopurua eta formatua, zuzenketa irizpideak eta bestelako argibideak).
    • Proba berrikustea: nabigazio librearekin konfiguratzea gomendatzen da; izan ere, nabigazio sekuentzialak ez du uzten atzera itzultzen; aukera horrek aukera emango lieke ikasleei proba hobeto antolatu eta berrikusteko, denbora gehiago duenean.
  10. Hasierako irakurketa: proba behar bezala irakurri dutela egiaztatzeko hasierako irakurketa hau behar duten ikasleen kasuan, beren gailuetan testu irakurgailuak erabiltzea gomenda dakieke. Horretarako, beharrezkoa izango da galdetegiaren konfigurazioa erraztea, kopiatu eta itsatsi aukera aktibatuta izanda, edo eGelan eskuragarri dagoen "ataza" aukera erabilita.
  11. Bukaerako irakurketa: idazketa ulergarria dela egiaztatzeko eta galderarik ahaztu ez dela baieztatzeko neurri hau erabili behar denean, galdera sortan nabigazio librea konfiguratu beharko litzateke. Proba amaitutakoan, amaitzeko botoia sakatu aurretik, ikasleak irakasleari jakinarazi beharko lioke proba berrikusi beharra. Irakasleak berrikusi egingo du eta proba amaitutzat eman daitekeen edo ez adieraziko dio.

3. Legedia

17/2011 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Universi­dad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuak onartzen dituena.

V. Kapitulua:Premia bereziak dauzkaten pertsonak

1. UPV/EHUk bermatu egingo die aukera berdintasuna ezintasunak dauzkaten ikasle­ei eta unibertsitateko gainerako kideei. Beraz, debeka­tu egingo du edozein diskriminazio mota eta ekintza positiboa bultzatuko du, aipatutako pertsonen parte hartzea erabatekoa eta eraginkorra izan dadin unibertsitatean.

3. Ezintasunak dauzkaten ikasleek horrelakorik behar balute, unibertsitateko ikastegiek eta sailek esanguratsuak ez diren egokitzapen curricularrak egingo lituzkete eta ikasleen beharretara moldatutako tutoretza espezifikoak ezarriko.

ERABAKIA, 2015eko apirilaren 30ekoa, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluarena, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten UPV/EHUko Ikasleei Aukera Berdintasuna Bermatzeko Arautegia onartzeko dena.

3. Artikulua. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eskubideak.

8. Ikastegiek eta sailek beharrezkoak izan daitezkeen egokitzapenak egitea ebaluazio probetan, metodologiari, denborari eta espazioari dagozkienak, bai eta UPV/EHUra sartzeko probetan ere.

COVID-19aren pandemiak sortutako salbuespen egoerak iraun bitartean UPV/EHUko graduko eta masterreko tituluen irakaskuntzari eta ebaluazioari buruzko jarraibideetan (2020ko apirilaren 8an onartuak Gobernu Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrean, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeak proposatuta).

4. Ikaskuntzaren ebaluazioa

Ikasleen eta irakasleen egoera ebaluazio ez-presentzialeko sistema batera ahal bezain ongi egokitzeko, ebaluazio jarraituaren sistema lehenestea gomendatzen dugu. Sistema horretan, hainbat ebaluazio proba eta/edo jarduera ezarri behar dira, ikasle bakoitzak prestakuntza aldian lortutako aurrerapena baloratzea ahalbidetuko dutenak eta prestakuntza aldi horretan egin eta ebaluazio deialdirako ezarritako aldian osatu ahal izango direnak.

Egokitzapen hori egiteko, kontuan hartu beharko dira EHU edonondik-ebaluazioa dokumentuan ezarritako jarraibideak. Egindako proposamen guztiak ikasle guztientzat teknologikoki egingarriak direla ziurtatu beharko da.

Irakaskuntza ematen duten irakasleek irakasgaiez arduratzen diren sailei proposatuko dizkiete egokitzapenak, eta horiek onartu beharko dituzte, eraginpeko ikasleen ordezkariei entzun ondoren. Egokitzapen horietan kontuan hartu beharko da gaur egun beren jatorrizko herrialdean diren atzerriko truke ikasleen egoera.