Biblioteketan postu egokituak

Biblioteketan postu egokituak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Liburutegi nagusietan Joystick, telelupa eta pantaila handitzaileaz osatutako gailuak eskuragarri daude.

​​​​


Joystick

Ohiko sagua mugitzeko zailtasunak izanez gero, ordenagailurako egokitutako sagua da. Sagu horien ezaugarri nagusia bola goiko aldean kokatzen dutela da, eta kurtsorea hatzen edo esku-ahurraren mugimenduekin mugitzea ahalbidetzen dutela. Eredu batzuk besteetatik bereizten dira bolaren tamainari eta botoien kopuruari eta antolaketari dagokionez.


Telelupa

Irudia pantaila baten bidez ikusteko aukera ematen duen magnifikazio elektronikoko sistema da. Telebista-pantaila batean eta kamera batean oinarritzen da, azpian dugun testua zabaltzeko.


Pantaila-handitzailea

Pantailako irudiak tamaina handiagoan ikusteko aukera ematen duen softwarea da. Pantaila handitzeko sistema ere esaten zaio.

Laguntza produktu hauek hurrengo biblioteketan daude:

  • Arabako Campuseko "Koldo Mitxelena" biblioteka (Vitoria-Gasteiz)
  • Bizkaiko Campuseko biblioteka (Leioa). 3. solairuan, ikasleen gelan (Irakurketa eta mailegua)
  • Ekonomia eta Enpresa Fakultateko biblioteka (Bilbao-Sarriko)
  • Gipuzkoako Campuseko biblioteka-Carlos Santamaria Zentroa (Donostia)