Breadcrumb

Nazioarteko doktoregoa info

“Nazioarteko doktoregoa” doktorego titularen aipamen berezia da. Aipamen hau lortzeko, baldintza nagusia da doktoregaiak, doktorego-programan egon den bitartean, Estatutik kanpo gutxienez hiru hilabeteko egonaldia egin izana goi-mailako irakaskuntza-erakunde edo ikerketa-zentro batean, ikasketak eginez edo tesi-lanak eginez.

doctoradointernacional-impresos

NAZIOARTEKO-DOKTOREA

Nazioarteko doktorea aipamena

Argibideak eta aurreko arautegiarekin alderatuta izan diren aldaketak

Prozedura berria, 2025ko abenduaren 23ko EHAAn argitaratutako arautegira egokitutakoa (IX. Kapitulua. Nazioarteko Doktorea).

  • Egonaldiak espainola hizkuntza duen herrialde batean egiten badira, txostenak hizkuntza horretan idatzita badaude eta adituak herrialde horietakoak badira, ez da beharrezkoa tesiaren zati bat beste ezein hizkuntzatan idatzita egotea (alegia, Espainiar Estatuan ofiziala ez den hizkuntza batean. Esaterako, tesia gaztelania hutsean idatzita egon daiteke, edo euskaraz eta gaztelaniaz).
  • Atzerriko egonaldiaren ikuskatzaileak EZIN DU tesiaren aditu txostenik egin (IX. kapitulua, 39. c artikulua), eta EZIN DU tesia ebaluatuko duen epaimahaiko kide izan (IX. Kapitulua, 39. d artikulua).
  • Tesiari buruzko txostena egin duten gainerako adituak, BAI, izan daitezke tesia ebaluatuko duen epaimahaiko kide.
  • Atzerriko egonaldien baturak hiru hilabetetik gorako iraupena izan behar du; eta egonaldietako bat hilabetekoa izan behar da, gutxienez.
  • Jardunaldi, mintegi edo kongresuetan parte hartzea ez da egonaldi gisa zenbatuko.
  • «Euskarazko Doktoregoa» aipamena eskuratzeko aukera ezarri du arautegi berriak. 
    ​​​​«Euskarazko Doktoregoa» eta «Nazioarteko Doktoregoa» aipamenak aldi berean eskuratu nahi dituzten tesietan:

    • Dokumentu osoa (% 100) euskaraz idatzi behar da, eta hari nazioarteko hizkuntzan idatzitako dokumentu-zatia gehitu behar zaio. Nazioarteko hizkuntzan idatzitako dokumentu-zatiak arautegian dagokion kapituluak zehaztutako ehunekoa bete behar du. 
      Ahozkoari dagokionez, nazioarteko hizkuntzan beharrezkoa den gutxieneko ahozko jarduna bete behar da defentsan, eta gainontzekoa euskaraz egin behar da. Hizkuntzen arteko korrelazioa epaimahaiaren osaeraren araberakoa izan daiteke, baina edozein kasutan ahozko defentsaren zati esangarria egin behar da euskaraz.

    • Tesia gordailuan uzteko prozedura 2026ko irailaren 30a baino lehenago edo data horretan hasten bada, aukera dago 2024ko Apirilaren 25eko arautegia aplikatzeko. Kasu horretan, ​​​​euskarako C2 maila egiaztatzetik salbuetsita egoteko agiria eskuratu ahal izateko, euskaraz idatzita egon beharko da doktorego tesiaren % 50 gutxienez. Ahozkoari dagokionez, defentsaren % 50 euskaraz egin behar da.​​​​​ Aukera honetaz baliatzen direnek C2 maila egiaztatzetik salbuetsita daudela egiaztatzeko aukera izango dute, baina ez dute "Euskarazko Doktoregoa" aipamena jasoko.

“Nazioarteko doktorea” aipamenerako baldintzak

“Nazioarteko doktorea” aipamena jarri ahal izango da doktore tituluaren atzeko aldean, ondorengo baldintzak betetzen direnean:

EGONALDIAK:

Doktore titulua eskuratu ahal izateko prestakuntza aldian, doktoregaiek gutxienez hiru hilabeteko egonaldi bat edo batzuk eginda izatea atzerrian, izen handiko ikerguneetan edo goi mailako hezkuntza erakundeetan, doktoregaiaren prestakuntza osatze eta indartze aldera ikerketaren arloan. Doktoregaiak egonaldi bat baino gehiago egiten badu, horietako bat behintzat hilabetekoa izango da gutxienez.

Tutorekidetzan egiten diren tesietan, hitzarmena sinatu duten unibertsitateetan egiten diren egonaldiek EZ dute balio “Nazioarteko doktorea” aipamena lortzeko. Horrelakoetan, egonaldi osagarri bat egin behar da beste unibertsitate batean (UPV/EHUko Doktorego Ikasketa Ofizialen Gestiorako Arautegia, 2024ko apirilaren 25ekoa –X. kapitulua, 41.d artikulua–).

HIZKUNTZAK:

Doktorego tesiaren zati bat, gutxienez laburpena eta ondorioak, tesiaren jakintza arloan komunikazio zientifikoa egiteko erabili ohi diren hizkuntzetako batean idatzita egotea eta hizkuntza horretan aurkeztea; hizkuntza hori ezin da izan Espainiako hizkuntza ofizialetako bat. Arau hori ez da aplikatuko egonaldiak espainola hizkuntza duen herrialde batean egiten badira, txostenak hizkuntza horretan idatzita badaude eta adituak herrialde horietakoak badira.

TESIA EBALUATUKO DUTEN PERTSONAK:

Tesiari buruzko txostena egingo duten bi aditu, gutxienez, atzerriko goi mailako hezkuntza erakunde bateko edo ikerketa institutu bateko kide izatea. Aditu horiek ezingo dira izan doktoregaiak "Nazioarteko doktore” aipamenerako adierazi duen kanpoko erakundean harrera egin duten pertsonak, ezta bertan tutore edo zuzendari jardun zuten ikertzaileak ere.

Atzerriko goi mailako hezkuntza erakunde bateko edo ikerketa institutu bateko aditu horietako batek, gutxienez, (doktore tituluduna) tesia ebaluatuko duen epaimahaiko kide izan behar du, eta ezin da ikerketarako egonaldiaren arduraduna izan. Ikerketarako egonaldiaren arduraduna ezin izango da tesia ebaluatuko duen epaimahaiko kide izan.

Nazioarteko Doktorea aipamena lortzeko prozedura

1. URRATSA: KANPOKO EGONALDIA

Doktorego-pogramako batzorde akademikoak egonaldia baimentzen du.

Doktoregaiak kanpoko egonaldiak egiteko (outgoing) prozedura betetzen du.

Egonaldia amaitzean, doktoregaiak ziurtagiri bat eskatu beharko dio erakunde hartzaileari (egonaldiaren arduradunak sinatuta), eta DOKeri bidaliko dio.

Doktoregaiak erakunde hartzailean egindako egonaldiari buruzko jardueren memoria osatu beharko du, eta Jardueren Dokumentuan sartuko da GAUR bidez.

2. URRATSA: TESIA HIZKUNTZA DESBERDINETAN IDAZTEA

Doktoregaiak Espainiako edozein hizkuntza ofizial edo koofizialez bestelako komunikazio zientifikorako ohiko hizkuntzetako batean idatziko ditu, gutxienez, doktorego-tesiaren laburpena eta ondorioak.

Arau hori ez da aplikatuko egonaldiak, txostenak eta adituak gaztelaniaz hitz egiten duen herrialde batetik datozenean (IX. Kapitulua. Nazioarteko Doktorea, 39b. artikulua).

3. URRATSA: TESIAREN TXOSTENAK ETA DEFENTSA

Doktoregoa inskribatuta dagoen sailean doktore-tesia aurkeztu aurretik, zuzendariak edo zuzendariek gutxienez tesiarei buruzko aldeko bi txosten bildu beharko dituzte. Txostenak goi-mailako hezkuntzako erakundeetako (edo atzerriko ikerketa-institutuetako) bi doktore adituek sinatu behar dituzte. Txosten horiek aditu horien CV labur bat izan beharko dute.

Doktoregaiak doktorego-tesiak baimentzeko prozedura jarraitzen du, inskribatuta dagoen sailean aurkeztu arte (VI. Kapitulua, 23. artikulua.– Tesia gordailuan uzteko prozeduraren hasiera).

Honako dokumentazio hau aurkezten da sailean (gero sailak Graduondoko Ikasketen Zerbitzura bidaliko dio, UPV/EHUko Graduondoko Batzordearen aurrean izapidetzeko):

  • Nazioarteko aipamenaren eskaera (eskuragarri hemen).
  • Egonaldiaren ziurtagiria, atzerriko erakundeak emana eta egonaldiaren arduradunak sinatua. Egonaldi bat baino gehiago egin badira, egonaldi bakoitzeko agiri bat aurkeztu beharko da, egonaldiaren datak zehaztuta.
  • Tesiaren aldeko bi txostenak.

Saileko Kontseiluak epaimahai baten proposamena egingo du, Graduondoko Batzordeari helarazteko. Nazioarteko doktoregoa aipatzeko eskaera jasotzen badu, epaimahaiaren osaerak baldintza gehiago bete beharko ditu.

  • Horrela, bost edo hiru kideko epaimahaietarako, gutxienez kide titularretako bat eta ordezkoetako bat unibertsitate edo goi-mailako irakaskuntzako edo atzerriko ikerketako erakunde bateko kide izan behar dira.
  • Nazioarteko aipamena lortzeko egin den egonaldiaren arduradunak ezin izango du tesiaren epaimahaian parte hartu (VII Kapitulua, 35. artikulua.– Epaimahaia proposatzea).

Graduondoko batzordeak doktorego-tesia defendatzeko baimena ematen du (epaimahaiarekin batera)

Doktorego-tesia defendatu ondoren, epaimahaiko idazkariak graduko aktan jasoko ditu defentsaren hizkuntzak eta ehunekoa.

Harremanetarako

 

“Nazioarteko doktorea” aipamenari buruzko zalantzak argitzeko edo edozein kontsulta egiteko, idatzi helbide honetara: international.doke@ehu.eus