Doktoregoko matrikula - Lehen matrikula

Doktoregoko matrikula

LEHEN MATRIKULA

Epea: 2023ko urriaren 23tik azaroaren 17ra

Doktorego gidetan ezartzen denaren arabera, berrespena egin ondoren (plaza erreserba) eta Batzorde Akademikoak doktorego programaren tutorea esleitu ondoren, doktorego programako idazkaritzak matrikula egingo du.

Eskatutako dokumentazioa eta nola aurkeztu

Gradu, lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritza eta master tituluak erkatzeko, fotokopia konpultsatua edo fotokopia eta jatorrizkoa (ikasketa horiek UPV/EHUn egin dituztenek izan ezik). Aurkeztu ahal izango da:

Hala badagokio Matrikularen prezio publikoak murrizteko edo horietatik salbuesteko eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa (familia ugaria, desgaitasuna, etab.). Aurkeztu ahal izango da:

NANerako moduko argazki bat (unibertsitate txartela emateko):

DOKe-tik ikasleei dokumentazioa bidaltzea

Matrikula egin ondoren, Doktorego Eskolatik ikasleei posta elektronikoz bidaliko zaizkio honako hauek:

  • Ordainketa egiteko banku abonua (ordainketa ezin da helbideratu).
  • UPV/EHUren zerbitzu guztiak baliatu ahal izateko erabiltzaile informazioa eta pasahitza jasotzen dituen dokumentua.

Matrikula, tasak eta nahitaezko asegurua ordaintzea

Ordainketa egiteko epea: 2023ko urriaren 23tik azaroaren 17ra.

Matrikula, tasak eta nahitaezko asegurua honela ordain daitezke:

Behin ordainketa eginda, GAUR aplikaziotik matrikularen frogagiria deskargatu ahal izango da.

Tutorekidetza erregimeneko ikasleak

Tutorekidetza erregimenean matrikulatutako pertsonek tutorekidetza hitzarmenean adierazitakoa bete behar dute. Hala ere, ikastaro guztietan ordaindu beharko dituzte UPV/EHUren administrazio tasak eta nahitaezko asegurua (30 € inguru), aurreko ordainketa jarraibideen arabera.