DOKUMENTAZIO OROKORRA (nahitaezkoa):
-
Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea
(nahitaezkoa, EHUko ikasleen kasuan izan ezik).
-
CV (Curriculum vitae).
- Sarbiderako tituluen fotokopia, edo titulu horiek
eskatu izanaren frogagiriak.
- Europako erakundeek emandako titulazioen kasuan bakarrik:
-
TGE (Tituluaren Europako Gehigarria) (Bolognako
erreformaren ondoren emandako titulazioetarako)
- edo GHKEE 3. maila
egiaztatzeko ziurtagiria (Goi-mailako Hezkuntzako
Kualifikazioen Espainiako Esparrua; Bolognako prozesua
eraberritu aurretik emandako titulazioetarako bakarrik).
- Aurretik egindako unibertsitate titulazio ofizial guztien
ziurtagiri akademikoen fotokopia, halakorik izanez gero,
irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdiak adierazita.
-
Etorkizuneko zuzendariaren abal akademikoa:
Doktorego-programa batzuek (ez guztiek) doktorego-programako
ikertzaile baten bermea behar dute, doktorego-tesiaren balizko
zuzendari gisa. Abal honekin, idatziz adierazten du
aurreinskribatzen den pertsonaren tesia zuzentzeko interesa duela.
-
Izena eman nahi duzun programaren webguneko
"Matrikula" atalean aurkituko duzu
doktorego-programen abalei buruzko informazioa. Zure tesia
zuzendu dezakeen irakasle bat aurkitzeko, kontsultatu
programaren webguneko "Irakasleak" atala. Esteka honetan,
programa guztien webguneetara sar zaitezke.
-
Deskargatzeko eta betetzeko abal akademikoaren eredua esteka honetan
dago eskuragarri (DOKeren izapideen
orrian ere deskarga dezakezu dokumentua).
BESTE DOKUMENTAZIOA (kasu batzuetan bakarrik aplikatzen da):
1. DOKTOREGO-PROGRAMEN BETEKIZUNAK:
Izena
eman nahi duzun programaren webguneko "Matrikula" atalean
aurkituko duzu doktorego-programa bakoitzaren betekizun espezifikoei
buruzko informazioa.
Esteka honetan,
programa guztien webguneetara sar zaitezke.
-
Programaren betekizun espezifikoak:
doktorego-programan sartzeko baldintza espezifikoak
betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa.
-
Programak eskatzen dituen merezimenduak:
merezimenduak egiaztatzeko agiriak, doktorego-programak
eskatuz gero.
2. DESGAITASUNA
- % 33ko desgaitasuna edo handiagoa egiaztatzen duen dokumentazioa
(nahitaezkoa, doktorego-programa bakoitzean desgaitasuna duten
pertsonentzat gordetako plazen % 5eko kupoan onartua izateko aukera
egin nahi bada).
3. ATZERRIKO TITULUAK
Homologatu gabeko atzerriko titulua daukaten
pertsonek, aipatutako dokumentuez gain, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
A. Titulua
Europako Unibertsitate
Eremuko kidea den herrialde bateko unibertsitate
batek eman badu:
- Sarbideko unibertsitate-titulazio ofizialen egiaztagirien zinpeko
itzulpena, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez idatzita ez badago
(ziurtagiriak eta tituluak).
- TGE edo Kualifikazioen Europako Esparruko KEE 7 maila egiaztatzeko
ziurtagiria.Aurkeztutako ziurtagirian ez badago jasota titulu horrek
doktorego-ikasketak egiteko ahalmena ematen duenik, bi modu hauetako
batean egiaztatu beharko da:
- Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, non adieraziko den
egindako ikasketek herrialde horretan doktorego bat egiteko
aukera ematen dutela.
- Eskatzaileak idatzi eta sinatutako agiria, non aipatuko dituen
informazioa egiaztatzen duten iturriak (webguneak, etab.), bai
eta aurkeztutako dokumentazioa zuzena dela dioen zinpeko
adierazpena ere.
B. Titulua Europako Unibertsitate Eremuko
kidea ez den herrialde bateko unibertsitate batek eman badu,
aipatutako dokumentuez gain (TGEa edo KEE7 maila egiaztatzeko
ziurtagiria izan ezik), honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Unibertsitateko titulu ofiziala legeztatuta/Hagako zigiluarekin
aurkeztu behar da.
- Espediente akademikoan irakasgaien ordu kopurua agertu beharko da.
- Titulu horrek doktorego-ikasketak egiteko ahalmena ematen duela
egiaztatzen duen ziurtagiria, honako bi modu hauetako batean
egiaztatu beharko dena:
- Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, non adieraziko den
egindako ikasketek herrialde horretan doktorego bat egiteko
aukera ematen dutela.
- Eskatzaileak idatzi eta sinatutako agiria, non aipatuko dituen
informazioa egiaztatzen duten iturriak (webguneak, etab.), bai
eta aurkeztutako dokumentazioa zuzena dela dioen zinpeko
adierazpena ere.
-
UPV/EHUn
doktoregoko ikasketak egiteko baimena, UPV/EHUko Graduondoko
Batzordeak emana. Baimen horrek ez dauka loturarik doktorego
programa batean onartua izateko prozesuarekin.