Teknologia Elektronikoa: Aurkezpena

Teknologia Elektronikoko departamentuak Bilboko Ingeniaritza Eskolan du egoitza, eta, horrez gain, EHUren hiru campusetan banatutako atalak ditu. Ia ehun pertsonak osatzen dute taldea, haien artean: irakasle- ikertzaileak; ikertzaileak; administrazio eta zerbitzuetako langileak; bekadunak eta ikasleak.
Sailaren jarduera, funtsean, honako hauetan banatzen da: irakaskuntza titulazio ezberdinetan eta ikerketa (proiektuekin, garapena, prestakuntza, aholkularitza, etab.). Formakuntza Elektronikan interesgarria da lanerako arlo estrategikoa baita inguruko enpresa askotan.
Bilboko Ingeniaritza Eskolako (EIB) graduak:
- Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (Espezialitatea: Sistema Elektronikoak)
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
- Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
- Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
- Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako graduak:
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
- Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua
- Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (GEE) graduak, Donostian eta Eibarren:
- Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua (Eibar)
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
- Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
- Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza