Aurkezpena

Euskal Herriko hizkuntzen, eta bereziki euskararen jabekuntza, ikaskuntza eta irakaskuntza eleanitza ikertzea  da ELEBILAB ikertaldearen helburu nagusia.
Hizkuntzaren ikuspegi sozio-diskurtsibotik, euskararen eta bere inguruko hizkuntzen garapena aztertzen dugu, betiere ahozko zein idatzizko erabilera zehatzak, testuak, ikergai hartuta.
Hizkuntzaren ikuspegi  kognitibotik, haur elebakarrek zein elebidunek ezagutza lexikoa eta gramatikala nola garatzen duten ikertzea du helburu,  haurren eta helduen erabilera linguistikoari erreparatuta.

 

 

 

Ikerlerroak

  •   Hiztun elebakarren eta elebidunen hizkuntza jabekuntza
  •   Hizkuntzen irakaskuntza: baliabideak eta metodologiak
  •   Hizkuntza gutxitu bat barne-hartzen duten ikasteredu eleanitzak
  •   Irakasleen prestakuntza
  •   Hiztun berriak
  •   Hizkuntza arazoak