HOME

ELEBILAB - Elebitasunaren Laborategia

Irudia

ELEBILABen hizkuntza eta eskolako zein familiako eleaniztasuna aztertzen ditugu ikuspegi ezberdinetatik (soziala eta psikologikoa, umeak eta helduak, diskurtsoa eta gramatika).

Testuinguru ezberdinetan eta subjektu eleanitzen hizkuntzen jabekuntzaren eta garapenaren une ezberdinetan bildutako ahozko zein idatzizko ekoizpenak aztertzen ditugu.

Gure ikerketa-taldeak arreta berezia eskaintzen dio euskarari eta harekin ukipenean dauden hizkuntzei, halaber elebitasun eta eleaniztasun mota ezberdinetan jartzen du arreta.

Ekitaldiak

Ikastaroa

Hizkuntza- eta ikaste- nahasmenduak dituzten haur elebidunekin esku-hartzeko ereduak, hezkuntzan eta gizarte-osasun mailan

Noiz eta non

Noiztik: 2022/09/16 Noiz arte: 2022/09/17

Irudia

Deskribapena

IZEN EMATEKO ESTEKA

 

AZALPENA: Ikastaroa dibulgaziorako jarduera da, baina baita formakuntzakoa ere. Helburua, hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuetako profesionalak familiekin eta hainbat erakundetako ikertzaileekin harremanetan jartzea du helburu, esperientziak partekatu eta trukatzeak, orokorrean, hizkuntza eta komunikazio-nahasmenduen artatzean aurreratzen lagunduko duelakoan, eta zehazki, testuinguru elebidun eta eleaniztunetan. 

Hizkuntza nahasmenduen gaineko ikastaroen zortzigarren aldi honetan eskola garaian (lehen hezkuntzan, nagusiki) jarri da arreta, hizkuntza-garapeneko nahasmenduak baldintzatu edota gainjarri egiten baitzaizkie haurrek dituzten askotariko ikasteko arazoei.

Euskara etxean, eskolan eta gizartean presente dagoen hiru lurralde administratiboetako esperientziak izango dira hizgai, Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Iparraldean bere esparruko erreferentzia diren eta eskarmentu frogatua duten profesionalek azalduta. Esperientzia hauei Madrileko eta Mexikoko adituenak ere gehituko zaizkie.

Aurten esperientzia praktikoetan gehiago aritzeko aukera izango da. Asmo horrekin gehitu da bi egunen amaieran "galderak adituari" egiteko aukera emango duten mahai inguru bana. Saio horietan antolatzaileek zein entzuleek galdera praktikoak egingo dizkiete mahaikideei.


Unesco Katedra

ISD-International

Asociación para el Estudio de la Adquisición del Lenguaje

CIISE