ELEBILAB - Elebitasunaren Laborategia

ELEBILABen hizkuntza eta eskolako zein familiako eleaniztasuna aztertzen ditugu ikuspegi ezberdinetatik (soziala eta psikologikoa, umeak eta helduak, diskurtsoa eta gramatika).

Testuinguru ezberdinetan eta subjektu eleanitzen hizkuntzen jabekuntzaren eta garapenaren une ezberdinetan bildutako ahozko zein idatzizko ekoizpenak aztertzen ditugu.

Gure ikerketa-taldeak arreta berezia eskaintzen dio euskarari eta harekin ukipenean dauden hizkuntzei, halaber elebitasun eta eleaniztasun mota ezberdinetan jartzen du arreta.

INTERAKZIONISMO SOZIO-DISKURTSIBOAREN VII. NAZIOARTEKO KONGRESUA (Kongresua)

Noiz eta non

  • Noiztik: 2021/07/05
  • Noiz arte: 2021/07/07

Deskribapena

2021an Interakzionismo Sozio-Diskurtsiboaren (ISD) VII. Nazioarteko Kongresua izango da Donostian. Kongresu horretan hizkuntzaren interakzionismo sozio-diskurtsiboarekin lotutako ikerketak partekatuko ditugu gure ezagutza eguneratzeko. Zazpigarren topaketa horretan garrantzi berezia emango zaio irakaskuntza eleaniztunari eta haren barnean hizkuntza gutxituak aintzat hartzeko moduari.

Izena ematea