Eduki publikatzailea

BEKA DEIALDIA: IKD GAZtE ordaindutako praktikak

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/14

Irudia

Gipuzkoako campuseko zentro desberdinetako 10 ikasleentzat borondatezko praktika ordainduak egiteko bekak.

IKD ereduan oinarritutako tailerrak sortu, kudeatu eta garatuko dira talde lan multidisziplinarrean.

BALDINTZAK
- 120 ECTS gaindituak izatea.
- EGA izatea edo unibertsitateko ikasketak euskaraz egitea,
- Astean 2 arratsalde libre izatea

BEKA MOTA ETA ZENBATEKOA
- Gehienez hamar (10) beka kanpo praktikak egiteko.
- Praktiken iraupena: 2019ko azarotik 2020ko maiatza-ekainera arte. (gehienez 7 hilabete)
- Astean 12 ordu; 8 presentzialak eta 4 ez-presentzialak. Ordu presentzialak Ibaetako Campusean egingo dira, Pabiloian, Manuel Lardizabal, 2 (20018), Donostia.
- Ikasleak jasoko duen zenbatekoa  1.890 euro (-%2 PFEZ) izango da. Gizarte Segurantzaren gastua UPV/EHUk hartuko du bere gain. Titulazio bakoitzean ezarritako irizpideen arabera ECTS ak amortizatu daitezke.