Eduki publikatzailea

IKD GAZtE deialdia: onartutako eta baztertutako eskarien zerrendak.

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/16

(Beste leiho bat zabalduko du)
Irudia

IKD GAZtE gradu desberdinetako ikasleek autogestionatu, koordinatu eta dinamizatzen duten proiektua da, eta UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak bultzatzen du.

IKD GAZtEren helburu nagusia Gipuzkoako Campuseko ikasleriaren ahalduntzea, aktibazioa, inplikazioa eta ekimen sena sustatzea da, hau da, ikasleria bere ikaskuntza prozesuaren protagonista bilakatzea eta inguru hurbilarekin erlazionatzea parte-hartze zuzenaren eta kultura ekintzailearen bidez.  

 Zer egingo dute IKDkideek?

Aukeratutako IKD Kideak, 10 ikaslez osatutako talde eragile batean barneratuko dira, Gipuzkoako Campuseko zentro edo fakultate bakoitzeko ordezkari bana egongo delarik. Funtzio nagusiak, ordea, honakoak dira:

  • Partaidetza ikasleekin mintegiak dinamizatzeko prestakuntza-ikastaroetan.
  • Partaidetza talde mistoaren instituzio arteko bileretan: ikasleak, irakasleak, instituzioetako arduradunak (UPV/EHU)
  • Ekimen senaren ikaskuntza moduluaren birdiseinuan, dinamizazioan eta ebaluazioan partaidetza.
  • IKD ereduaren tailerren eta sentsibilizazio kanpainen dinamizazioa.
  • Komunikazio zientifikoen eta horma-paperen eraketa eta proiektua hedatzeko jardueretan partaidetza (nazioarteko kongresuak, jardunaldiak eta topaketak).
  • Proiektuaren IKTn garapena eta edukien ekoizpena (bloga, sare sozialak).
  • Partaidetza edukien eraketan eta proiektuko emaitza txostenetan.

Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?

120 ECTS gaindituak izatea
Euskara maila altua  izatea
Astearte eta ostegun arratsaldeak libre izatea

Praktiken iraupena: 2018ko abendutik 2019ko ekainera arte

Orduak:  Astean 12 ordu; 8 presentzialak eta 4 ez-presentzialak.

Ikasleak jasoko duen zenbatekoa: 1.560 euro (-%2 PFEZ) Gizarte Segurantzaren gastua UPV/EHUk hartuko du bere gain. Fakultate bakoitzeko hitzarmenaren arabera ECTSak  amortizatu daitezke.

Lantokia: Pabilioia. Manuel Lardizabal, 2 (20018), Donostia, Ibaetako Campusa.

 

Nola eman dezakezu izena?
Helbidea:  ikdgazte@ehu.eus helbidera zure curriculuma bidaliz
Gaia: “IKD Kideen Hautaketa / Selección de IKD Kides”
Izen emateko epea: 2018ko urriaren 31 arte
Elkarrizketak: 2018ko azaroaren 6tik aurrera zehaztuko dira hitzorduak