SANTANDER CRUE CEPYME BEKAK

Espainiar unibertsitateetako ikasleen prestakuntza osatze aldera zuzendutako programa. Helburuak: esparru profesionalaren errealitatera gerturatzea, euren ezagutzak handitzea, eta enpresekin harremanak erraztea ikasleen laneratzea samurtu aldera.

BEKAREN MODALITATEA:

3 HILABETE, EGUNEAN 4 ORDUKO LANALDIKOA (BEKA OSOA 900 EURO).
ALDIBEREAN FINANTZATUTA %50EAN, BANKUA ETA PARTE HARTZEN DUTEN ETE-EN ARTEAN (ENPRESA TXIKIAK ETA ERTAINAK).
EKAINAREN 6A: ARGITARATUA IZAN DA EBAZPENA.

PARTE HARTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

  • Matrikulatuta egotea parte hartzen duten unibertsitateak edo ikastegi atxikiek ematen dituzten graduko edo masterreko edozein ikasketa ofizialetan edo edozein berezko ikasketatan; baita baldintza berak bete eta, mugikortasun akademikorako programak edo hitzarmenak direla eta, ikasketak egiten ari direnak ere aipatutakoetan.
  • Kasuan kasuko unibertsitate tituluan, kanpoko praktikak egin ahal izateko behar adina kreditu gaindituta izatea, betiere unibertsitatearen beraren edo unibertsitateko ikastegi atxikiaren irizpideak kontuan hartuta.
  • Ez izatea lan motako kontratu loturarik, ez zerbitzuak emateari buruzkorik eta antzekorik enpresa, erakunde edo entitateekin.
  • Lehenago poltsako onuradun suertatu ez izana edo laguntza ekonomikorik jaso ez izana, programaren aurreko deialdietan.

  • Unibertsitateak edo ikastegi atxikiek ezarritako beste baldintza batzuk.

  • Ez izatea orain programa honen antzeko ezaugarriak dituen bestelako laguntza edo bekarik.

  • Praktikak egiteko https://www.ehu.eus/documents/1432750/1444373/BOPV_1211212.pdf araudian ezarritako gainerako betekizun zehatzak betetzea praktika modalitate bakoitzean eta dagokion ikasketa planean.

INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA

Izena emateko epea 2018ko otsailaren 12ra egongo da irekita; www.becas-santander.com webgunean Banco Santanderrek horretarako prestatutako plataformaren bitartez eman beharko da izena.

Izena emateko garaian ikasleak EZ du agiri gehigarririk aurkeztu beharko.

www.becas-santander.com plataforman izena ematerakoan arazoren bat sortuz gero, helbide hauetan jar daiteke harremanetan:

UPV/EHUk programa honetan plaza batzuk erreserbatu ditu ezgaitasuna duten ikasleentzat. Erreserbatutako plaza horiek lortzeko interesatuta dauden ikasleek, plataforman eskaera egiteaz gain, ezgaitasun mailaren aitorpen agiria Ezgaitasuna dituzten Pertsonentzako Zerbitzura bidali behar dute otsailaren 12rako hurrengo helbidera:  discap@ehu.eus.

HAUTAGAIEN BEHIN BEHINEKO ETA BEHIN BETIKO ZERRENDAK

Onartu egingo dira parte hartzen duten ikastegi guztietako ikasleak, baldin eta ikasturte honetako matrikula eginda izan eta espedientea irekita badute. Horrek ez du esan nahi ikastegiek egin beharreko beka esleipen prozesuan aldez aurretiko hautapena egingo denik.

  • Praktikak enpresetan egiteko Santander CRUE CEPYME beken programan onartutako hautagaien BEHIN BEHINEKO zerrenda: 2018/02/14.
    • Behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkezteko epea: otsailaren 15etik 19ra (biak barne), hautagaiak ikasten duen ikastegian (fakultatea / eskola) bertan.
  • Praktikak enpresetan egiteko Santander CRUE CEPYME beken programan onartutako hautagaien BEHIN BETIKO zerrenda: 2018/02/26.

LAGUNTZEN ONURADUNAK

Bekadunak Banco Santander bankuan izan beharko duen kontuan ordainduko da beka, bekaren baldintzak onartzerakoan plataforman adierazi beharko duena; horretarako 48 orduko epea izango du adjudikaziotik aurrera (e-mailez jakinaraziko zaio). Tarte horretan epea onartzen ez badu automatikoki baliogabetuko da.

ESLEIPENDUNEN ZERRENDA

UPV/EHUk aukeratutako ikasleen, eta enpresek onartutakoen zerrenda.