Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Euskararen Eguna 2025

Arabako Campusa  |  Bizkaiko Campusa  |  Gipuzkoako Campusa

Manifestua: Unibertsitateok euskararen indargune izan gaitezen

EHU, Deusto, MU eta EUNEIZ unibertsitateek Euskararen Egunerako manifestu bateratu hau  kaleratu dute.
Manifestua

 

Arabako Campusa

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola

Musika, zozketak, photo call-a, txapen banaketa, txistorra, sagardoa…

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea

Euskarazko laudorio lehiaketa. Helburua: Fakultateko kideen artean adierazpen gozagarriak euskaraz esateko erak asmatzeko edo geureganatzeko aukerak piztea. Hall-ean dagoen kutxan sartu idazkiak!

Letren Fakultatea

Olerkien erakusketa igarobideetan eta Euskaraz irakurri txokoan aldizkari eta Euskadi saridun liburuak.

 

Bizkaiko Campusa

Arte Ederren Fakultatea

Erakusketa Fakultatean: Ikasleen lanekin eginiko erakusketa bat non Euskara eta Arte plastikoak bat egiten duten: Euskar(h)artu erakusketa. Azaroak 17tik eta 28ra arte.

RR_6_ E R R E ( A H )A L A . PERFORMANCE: Abenduaren 3an Maialen Lujanbioren Performancea. AE Fakultateko 1. Platoan, goizeko 12:00etan.

Performancea abenduaren 10era atzeratu behar izan da osasun-arrazoiak tarteko.

 

Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Antzerkia: "Trapu zaharrak", eguerdi aldera.
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Irrati Maratoiarekin elkarlanean arituko gara. 

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Txokolatada: Ikasle kontseiluak txokolatada bat egingo du 2. eraikineko kafetegiarekin, Von Siemens-en, 12:00etatik 14:00etara. Eta ordubatetatik aurrera euskarazko musika jarriko da.

Bizkaiko Esperientzia Gelak

Euskarazko antzezlan labur bat, "Destiny River", P6ko antzerki laburren jaialdian antzezlan onenaren saria eskuratu zuena. Azken horri dagokionez, zuek ikasleek prestatu duzuen mahai inguruetako baten ostean umoregile batek landutako gaien inguruko zuzeneko bakarrizketa egingo du. Abenduaren 3an, 13:00etan.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Elkano

EHUn dagoen orotariko talentua azaleratu nahian, ikasle, irakasle/ikerlari zein TEKAZELei zuzendutako egutegi osoa antolatu dute:

  • 11:30-12:30 Bingo musikatua (euskaraz abestiak) ikasleek (batez ere) zein irakasleek parte har dezaten.
  • 12:30ean hasiko da Unamuno Institutuarekin batera prestatutako programa.
    • 12:30-12:45 Kalejira Elkanoko ikastegitik Unamuno Institutuko Paraninforaino (Esther Gabiola eta Eneritz Kaltzakortaren eskutik, ikastegiko irakasleak), Elkano zein Unamunoko pasabidetatik eguna girotzeko.
    • 12:45-13:00 Zientzia Euskaraz, bakarrizketa Iván Arguiñano Alvarezen  eskutik: "Murrizten al du IPhone-aren salneurriak Pazifikoko platiko uhartearen tamaina?"
    • 13:00-13:15  Zientzia Euskaraz, bakarrizketa Izortze Santín Gómezen (EHU) eskutik: "Ikerketa biomedikoa eta bikiniaren sindromea".
    • 13:15-13:45 Musika zuzenean: Gaizka Insunza Aranceta (ikastegiko irakaslea), Audience taldeko kidearen eskutik (besteak beste Bob Dylan-en bertsioak euskaratuta...).
    • 13:45- 14:00 Agur musikatua, Aitor Uriarte Larrondoren (Ikastegiko TEKAZEL) eskutik.

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

EHUko Kazetaritza Graduko bigarren eta laugarren mailako 80 ikasleek ‘EHU Irrati Maratoia’ren zortzigarren edizioa egingo dute bihar, abenduaren 3an, goizeko 9:20-15:40 bitartean, Euskararen Eguna ospatzeko. Ekimena Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irrati estudioetan izango da (Audiolab), eta zuzenean jarraitu ahal izango da maratoiaren Youtubeko kanalean . Horrez gain,  Mikel Laboa plazan ere bozgorailuak jarriko dira.

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea

Orotariko ekitaldiak: euskarazko piropo lehiaketa, gizarte auziei buruzko euskarazko liburu eta podcast proposamenen sariketa, eta beste zenbait ekitaldi.

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Antzinako labearen erredukzioa: LABEk, Geologia eta Kimika graduetako ikasleek osatutako taldeak, antzinako burdinaren erredukzioaren prozesua erakutsiko dut.
Non: Leioako Campuseko Arboretumean

  • 8:30 Txondorraren prestaketa
  • 11:30 Burdinaren erredukzio prozesuaren hasiera
  • 13:00-14:00 Labea irekitzea

Goizean zehar bisitak egingo dira eta azalpenak emango dira euskaraz. 

Gipuzkoako Campusa

EHUkultura Gipuzkoa

Euskararen astea ospatzeko EHUkultura Gipuzkoatik antolatu dira hurrengo jarduerak:

  • Gipuzkoako Campusean zehar  txistulari talde batek diana joko dute, abenduaren 2 eta 3.
  • Abenduaren 3, 12:00 Kimua dantza taldea “genEROa” ikuskizuna egingo dute; Unamuno parkean edo euria egiten badu Ignacio Mª Barriola zentroan(aterpe)

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Mural bat egingo dute, eta trikitilariak etorriko dira.

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Donostia

Eskolako kideak gonbidatuta daude prestatu diren jardueretan parte hartzera: Datorren, abenduaren 3an (asteazkenean) Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Mus txapelketa, herri kirolak, zozketa…

Eibar

Euskal hitzen mapa. Mapa bat egingo dute Euskal Herriko herri desberdinetan erabiltzen diren hitz bereziekin eta oparitxoak zozketatuko dira parte-hartzaileen artean. Gainera, Egunean Behin-en Eskolako taldeko irabazleari saritxo bat emango zaio.

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Euskal Esaldien lehiaketa. Idatzi ezazu euskal abesti, olerki, esaera zahar edota ipuin bateko esaldi bat, eta sartu ezazu zure telefonoarekin eta autorearen izenarekin batera, Hallean jarriko dugun kutxan. Abenduaren 3an, esaldirik politena plazaratuko dugu eta irabazleari 50 euroko balea oparituko diogu Ehudendan gastatzeko. Aurrerantzean, esaldi saritua, Fakultateko horma ikusgarri batean jarriko dugu.

Egunean Behin-eko fakultateko taldean datorren astean puntuazio altuena duten lehen bi ikasleei saria ematea. EHU Dendan gastatzeko 200€ko balea lehenari eta 100€koa bigarrenari. 

Informatika Fakultatea

Wikikedada: Donostiako Informatika Fakultatean: 0.3 laborategian, 12:00-13:00 artean eta 14:00-15:00 artean, euskarazko Wikipedia elikatzeko. Bi saioak irekiak dira euskarazko Wikipedian artikuluen edizioan aritu nahi duen edonorentzat. Sekula ez baduzu Wikipedian editatu, etorri, ikasteko aukera aproposa daukazu eta. Noizbait aritu bazara, batu gurekin eta elkarrekin editatuko dugu. Euskara izango da guztion topagune. 

Talent Txou. Bost taldek parte hartuko dute euren talentu maila erakusteko: kantuan, dantzan, magian, bertsolaritzan, akrobazietan, komedian… Lehiaketaren oinarriak. Fakultateko hallean egingo da eta ikustera eta txalo egitera joateko goizeko eta arratsaldeko eskola-moduluak 1 ordu eta 15 minutura murriztuko dituzte, 5 minutuko atsedenaldiekin.

Kimika Fakultatea

Bertsozientzia: Kimika bertso erritmoan Donostian

"Jakinduriek Mundue Erreko dau" Bertsozientzia ikuskizuna antolatu dute. Carlos Santamaria Zentroan 11:00etan izango da. Kike Amonarriz soziolinguista eta umoristak aurkeztuko du ikuskizuna, eta bertan Amets Arzallus eta Oihana Arana bertsolariek inprobisatuko dute Ainara Sangronizek, Lide Aranak eta Josu Lopez-Gazpiok labur azalduko dituzten gaien inguruan.

Psikologia Fakultatea

  • Euskaraz adierazi Lehiaketa: Euskararen eguna 2025 - Psikologia Fakultatea - EHU
  • Psikozine: edizio berezia
  • Hall-ean: joan den urtean euskarari buruz egindako konpromisuak hausnartzeko gunea