2027 Hobekuntza ikastaroak_1

Euskara hobetzeko ikastaroak 2027 (TEKAZEL)

Deialdia: 2026-11-10

Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak argitaratu du 2027ko Hobekuntza Ikastaroen deialdia.

Ikastaroak urtarrilaren 22tik ekainaren 25era bitartean emango dira, ostiraletan goizeko 8:00etatik 10:00etara.

Eskaerak egiteko epea: azaroaren 10etik azaroaren 20ra (biak barne).

Behin-behineko erabakia eta zerrendak: 2026-11-25

Erreklamazio-epea: 2026ko azaroaren 26tik abenduaren 11ra arte.

Erreklamazioak EHUko Egoitza Elektronikoaren bidez egin beharko dira. Beharrezkoa da “Erregistro Elektroniko Orokorra” atalean sartzea eta “AZALTZEN DU” eta “ESKATZEN DU” eremuetan ondorengoa adieraztea: Hobekuntza Ikastaroak 2027 (Hartzailea: Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetza_U02000384). 

Harremanetarako

Helbide elektronikoa: euskara-plangintza@ehu.eus