Euskarazko irakaskuntzarako trebatzen: ahozko komunikaziorako estrategiak
ECTS kopurua
1
MODALITATEA
10 orduko ikastaroa, erdi-presentziala
Aurrez aurreko 4,5 ordu (1,5 h-ko iraupeneko 3 saio) eta 5,5 ordu asinkrono.
EGUTEGIA
Ikastaroa EHUko campusetako bakoitzean eskainiko da egun eta ordu hauetan:
-
Arabako Campusa: 2026-06-08/2026-07-06
Aurrez aurreko saioak: ekainak 8, 15 eta 29
Ordutegia: 09:00-10:30 -
Bizkaiko Campusa: 2026-06-09/2026-07-07
Aurrez aurreko saioak: ekainak 9, 16 eta 30
Ordutegia: 09:00-10:30 -
Gipuzkoako Campusa: 2026-06-10/2026-07-08
Aurrez aurreko saioak: ekainak 10, 17 eta uztailak 1
Ordutegia: 09:00-10:30
Aurrez aurreko saio batetik besterako tartean, edukiak online landuko dira formatu asinkronoan, UEUren ikasgela birtualean.
IRAKASLEA
Izaro Bedialauneta Txurruka
NORI ZUZENDUA
Ikastaro hau klaseak euskaraz emateko ziurtasuna areagotu nahi duten irakasleei dago zuzenduta.
IKASTAROAREN EDUKIA
Ikastaro honen helburua da beren irakasgaia euskaraz ematen ari diren irakasleak ahozko komunikazioan erraz eta ziur jarduteko estrategiak lantzea. Goi-mailako irakaskuntzan funtsezkoa da irakasleek ahozko komunikazio-gaitasun garatuak izatea, alde batetik, ezagutza zehaztasunez transmititzeko eta, bestetik, irakasleak erreferente linguistiko direnez gero, ikasleei euskararen erregistro akademikoa garatzen laguntzeko.
Ikastaroa praktikoa izango da: parte-hartzaileen irakaskuntza-testuinguruan eta esperientzian oinarrituko da, eta gogoetarako aukera eskainiko du. Helburua da segurtasunean irabazten laguntzea.
- Klase magistralaren ezaugarriak
- Komunikazio multimodala
- Baliabide erretorikoak
- Argumentazio-teknikak
- Ahozko komunikaziorako erregistro zaindua
IRAKASKUNTZA-HELBURUAK
- Ahozko komunikazio akademikoaren oinarriak ulertzea.
- Diskurtsoa antolatzeko baliabideak eskuratzea.
- Komunikazio multimodala lantzea.
- Diskurtso kritikoa eta autoebaluazioa lantzea.
- Euskararen ahozko erregistro zainduak ezagutzea.
EBALUAZIOA
Saio sinkrono eta asinkronoak ezberdin ebaluatuko dira. Saio sinkronoetan bertaratzeak eta parte-hartze aktiboak izango dute pisurik handiena. Saio asinkronoetan, berriz, hainbat zeregin (galdetegiak, bideoak, foroak…) eramango dira aurrera, eta horietan oinarrituko da ebaluazioa.
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
- Bertaratzea, parte-hartze aktiboa izatea, eta saio sinkronoetara eraman beharreko materialak prest izatea. % 45 (% 15 saio bakoitza)
- Galdetegiak zuzen eta garaiz betetzea. % 15
- Ariketa praktikoak (saio asinkronoak). % 30
- Azken produktua. % 10
IZENA EMATEKO EPEA
2026ko ekainaren 3ra arte
HARREMANETARAKO
Posta elektronikoa: euskara.eo.kudeaketa@ehu.eus