Euskara Campusean
Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroak antolatu ditu campusetan 2026-2027 ikasturterako.
Ikastaro hauek EHUko hizkuntza-harreraren parte dira. Ikasle, ikertzaile eta irakasleei euskara ikasten hasteko urratsa egiten edota euskarazko komunikazio-gaitasunak garatzen laguntzea dute helburu, unibertsitateko eta eguneroko testuinguruetan euskaraz moldatu ahal izateko eta EHUko komunitatean integratzea errazteko.
Aurrez aurreko ikastaroak Donostian, Vitoria-Gasteizen, Bilbon eta Leioan emango dira, eta oinarrizko, tarteko eta maila aurreratuetako taldeak eskainiko dira. Hiru mailetako online ikastaroak ere eskainiko dira.
Ikastaroetan EHUko egutegi akademikoa errespetatuko da; hortaz, oporraldietan eta azterketa-garaian ez da eskolarik egongo.
Izena emateko campusa edo modalitatea hautatu behar da.
| Campusa edo modalitatea | Datak | Mailak eta Egunak | Ordua |
|---|---|---|---|
| Donostia | 2026/10/26 - 2027/05/13 | Oinarrizko eta tarteko mailak -
Astelehen eta asteazkenetan Maila aurreratua - Astearte eta ostegunetan | 13:30 - 15:30 |
| Vitoria-Gasteiz | 2026/10/26 - 2027/05/13 | Oinarrizko eta tarteko mailak -
Astelehen eta asteazkenetan Maila aurreratua - Astearte eta ostegunetan | 13:30 - 15:30 |
| Bilbo | 2026/10/26 - 2027/05/13 | Oinarrizko eta tarteko mailak -
Astelehen eta asteazkenetan Maila aurreratua - Astearte eta ostegunetan | 13:30 - 15:30 |
| Leioa | 2026/10/26 - 2027/05/13 | Oinarrizko eta tarteko mailak -
Astelehen eta asteazkenetan Maila aurreratua - Astearte eta ostegunetan | 13:30 - 15:30 |
| online | 2026/10/26 - 2027/05/13 | Oinarrizko eta tarteko mailak -
Astelehen eta asteazkenetan Maila aurreratua - Astearte eta ostegunetan | 16:00 - 18:00 |
Baldintzak
EHUko ikaslea, ikertzailea edo irakaslea izatea, eta eskoletara erregulartasunez joateko konpromisoa hartzea.
Eskaera-kopuruak eskaintza gainditzen baldin badu, parte-hartzaileak izen-emateen hurrenkeraren arabera hautatuko dira.
Izen-ematea
Izena emateko, eskaera-inprimakia bete behar da, behin campusa edo modalitatea hautatuta. Esteka urriaren 5etik 15era arte egongo da eskuragarri.
Izena eman ostean, interesdunak online maila-proba bat egin beharko du, bere hizkuntza-mailara egokien moldatzen den taldea esleitzeko. Euskaraz ez dakiela adierazten duen pertsonak ez du proba hori egin beharko.
Behin epea amaituta, interesdunek mezu elektroniko bidez jakingo dute ikastaroan onartuak izan diren edo ez.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitutakoan, bertaratze-ziurtagiria emango zaie parte-hartzaileei, betiere gutxienez saioen % 80ra bertaratu badira eta ikastaroan eskatutako eginkizunak bete badituzte.
Bertaratze-baldintza betetzen ez dutenek hurrengo ikastaroetan parte hartzeko lehentasuna galduko dute.