Aldizkariak eta liburu-bildumak

Aldizkariak eta liburu-bildumak

Euskarazko hiruna aldizkari (Ekaia, Gogoa eta Tantak) eta liburu-bilduma (ZIO, Legeak-Leyes eta LIMES) sustatzen ditugu, bai diruz lagunduz eta bai testuen hizkuntza-maila berrikusiz eta zainduz ere.

Aldizkariak

Ekaia. EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria

Euskal Herrian zientzia eta teknika zabaltzea du helburu, inguru zientifikoetan sorturiko lexikoak eta indartutako tradizioak ez baitute, tamalez, kalean nahikoa oihartzunik izan. [ Argitalpen Zerbitzua  / OJS ]

Gogoa. EHUko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria

Hizkuntza, ezagutza, komunikazio eta ekintzari buruzko ikerkuntza bultzatzen du, eta saiatzen da logikatik, matematikatik, hizkuntzalaritzatik, psikologiatik, filosofiatik, informatikatik eta adimen artifizialetik datozen teoria eta metodoak bat ekartzen. [ Argitalpen Zerbitzua / OJS ]

Tantak. EHUko hezkuntza aldizkaria

Hezkuntzaren eta Pedagogiaren arazo orokorrak eta Euskal Herriaren hizkuntza- zein politika-itxuraketa bereziak ditu aztergai (besteak beste, hezkuntzaren hizkuntza-ereduak, elebitasuna, eskola-sareak). [ Argitalpen Zerbitzua / OJS ]

Liburu-bildumak

ZIO bilduma

ZIOk egungo ezagutza zientifikoa plazaratzen duten askotariko saiakera eder eta irakurgarriak eskaintzen ditu euskaraturik. Goi-mailako dibulgazioko liburuek osatzen dute. Atseginak dira irakurtzeko; arrakasta eta miresmena lortu dute beste hizkuntzetako irakurleen artean, eta aditua ez den baina egungo ezagutza zientifikoaren berri jakin nahi duen irakurleari zuzenduta daude. [ Liburuak ]

Legeak - Leyes

Euskararen normalizazioa astiroago ari da gauzatzen Justizia-administrazioan eta Zuzenbidearen munduan, batetik, arloaren zailtasun linguistiko berezkoengatik eta, bestetik, arauak eta legeak Euskal Herritik kanpoko instantzietan eginak direlako. Hala bada ere, bai autogobernu-lanak eta bai Zuzenbide fakultateen jardun akademikoak premia biziaz eskatzen digute oinarrizko lege-testuak euskaratzea. [ Liburuak ]

Limes

2004. urtean Limesek Klasikoak bildumaren lekukoa hartu zuen, eta harekin EHUk bere egin zuen bildumaren ardura osoa. Bildumako lemak dioen bezala, literatura-baliabideen bidez beren pentsamendua azaldu duten zenbait autoreren obrak euskaratzea da Limes egitasmoaren helburua. En el año 2004, la colección Limes tomó el relevo a Klasikoak, en ese momento ya solo de la mano de la UPV/EHU. Como poéticamente indica el lema de la colección, el objetivo del proyecto Limes es traducir al euskera los trabajos de diversos autores que han expuesto su pensamiento a través de los recursos literarios. Esta colección pretende combinar épocas, disciplinas e idiomas. A fin de dar a conocer aportaciones y pensamientos diversos, se seleccionan autores de diversas épocas, lenguas, disciplinas y perspectivas, de modo que, traduciendo estas obras desde la lengua original, elaboramos publicaciones que tengan una extensión adecuada. [ Liburuak ]

Azken ekarpenak