LIMES BILDUMA

LIMES bilduma

Mugatu den oro agortu egiten da bere mugatasunean. Mugagabe den oro desegiten da bere mugarik ezean. Mugartekoa, ostera, infinitu eta anitza da.

Limes bildumak mugartekoa izan nahi du, mugaz bi aldeetatik isurtzen diren urak edango lituzkeen iturria bezala: pentsamenduaren eta literaturaren berri eman, literaturaren bidez pentsamendua azaldu duten ahots desberdinei lekua eskainiz.

2004. urtean Limesek Klasikoak bildumaren lekukoa hartu zuen, eta harekin une hartan UPV/EHUk bere gain hartu zuen bildumaren ardura osoa. Bildumako lemak modu poetikoan dioen bezala, literatura-baliabideen bidez beren pentsamendua azaldu duten zenbait autoreren obrak euskaratzea da Limes egitasmoaren helburua. Hori dela eta, saiatzen gara garai, hizkuntza, diziplina eta ikuspuntu askotariko autoreak biltzen, haien pentsaeren berri emateko asmoz, betiere jatorrizko hizkuntzatik itzuliz eta luzera neurtuko liburuak osatuz.

Zuzendaria eta argitaratzailea: Esteban Antxustegi Igartua

Bildumako liburuak

LIMES 30: Dohaintzari buruzko saiakeraren lorratzean. Maussen eta Lévi-Straussen testuak

LIMES 29: Quaderni del carcereren antologia II. Ekonomiaren, filosofiaren eta politikaren kritika: "praxiaren filosofia"

LIMES 28: Quaderni del carcereren antología I. Materialismo historikoa, zientzia modernoa eta Benedetto Croceren filosofia

LIMES 27: Utilitarismoa

LIMES 26: Robespierreren lan hautatuak

LIMES 25: Florentziako gobernuaz solasean

LIMES 24: Saio politiko eta ekonomiko hautatuak

LIMES 23: Politika

LIMES 22: Gogoetak. Hiritarren eta estatu gizonaren brebiarioa

LIMES 21: Antzinako erregimena eta iraultza

LIMES 20: Tratatu politikoa

LIMES 19: Virginia Estatuari buruzko oharrak

LIMES 18: Etika eta politika (Bakearen auzia)

LIMES 17: Bihozberatasunaz

LIMES 16: Borondatezko morrontzari buruzko mintzaldia

LIMES 15: Zer da Hirugarren Estatua?

LIMES 14: Tolerantziari buruzko tratatua

LIMES 13: Wagner afera / Nietzsche Wagnerren kontra

LIMES 12: Bikario Savoiarraren fede-aitortza

LIMES 11: Frantziako Iraultzari buruzko gogoetak

LIMES 10: Gogoetak

LIMES 9: Printzea

LIMES 8: Diapsalmata

LIMES 7: Enkhiridion (eskuliburua)

LIMES 6: Gizakien arteko desberdintasunaren jatorri eta oinarriei buruzko mintzaldia

LIMES 5: Otorduak

LIMES 4: Rameauren iloba

LIMES 3: Errepublika

LIMES 2: Herritarra

LIMES 1: Zer da nazioa?