IIP - Ingelesezko hizkuntza-gaitasuna hobetzeko ikastaroak

Ingelesezko hizkuntza-gaitasuna hobetzeko ikastaroak

Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak B2 eta C1 mailako ingelesezko hainbat ikastaro, online modalitatean, antolatu ditu 2026-2027 ikasturterako, irakasleen ingelesezko hizkuntza-gaitasunak unibertsitateko irakaskuntzaren testuinguruan hobetzeko asmoz.

Jarraian, eskura dauden ikastaroen eskaintza zehazten da. Edukiei eta izena emateko formularioari buruzko informazioa eskuratzeko, dagokion ikastaroaren izena hautatu behar da.

Maila Izena Iraupena Datak Modalitatea Saio-kopurua Eguna Ordua
B2

English at Lunchtime

10 ordu2026/10/06 - 2026/12/15online10Astearteak13:00 - 14:00
C1English at Lunchtime10 ordu2026/10/06 - 2026/12/15online10Astearteak14:00 - 15:00
B2English for Academics - Module 116 ordu2026/10/08 - 2026/11/26online8Ostegunak16:30 - 18:30
C1English for Academics - Module 116 ordu2026/10/08 - 2026/11/26online8Ostegunak16:30 - 18:30

Baldintzak

Lehentasuna izango dute 2026-2027 ikasturtean irakasgairen bat ingelesez emango duten irakasleek, eta EFC edo EFC+ irakasgaiak eskaintzen dituztenek.

Plaza librerik geratuz gero, ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute ikasturte honetan irakaskuntza ingelesez ematea egokituko ez zaien baina etorkizunean ingelesez irakasteko interesa duten irakasleek. Horien artean, ikastaro bakoitzerako eskatzen den ingeles-maila (C1 edo B2) egiaztatzen dutenek izango dute lehentasuna.

Bestalde, eskaera-kopuruak eskaintza gainditzen baldin badu, parte-hartzaileak izen-emateen hurrenkeraren arabera hautatuko direla.

Gainera, parte-hartze zabala bermatze aldera, Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak ikasle bakoitzaren parte-hartzea ikastaro bakarrera mugatzeko eskumena izango du.

Izena-ematea

Izena emateko, dagokion inprimakia bete beharko da. Esteka irailaren 15etik irailaren 25era arte egongo da eskuragarri, ikastaroaren izena hautatuta.

Behin epea amaituta, interesdunek mezu elektroniko bidez jakingo dute ikastaroan onartuak izan diren edo ez.

Justifikaziorik gabe, ikastaroan baja emateko epea: onartua izan zarela jakinarazi eta hiru egunetara.

Ziurtagiria

Ikastaroak amaitutakoan, bertaratze-ziurtagiri bat emango zaie parte-hartzaileei, baldin eta asistentzia % 80koa edo handiagoa izan bada eta ikastaroak eskatutako eginkizunak bete badituzte.

Bertaratze-baldintza betetzen ez dutenek hurrengo ikastaroetan parte-hartzeko lehentasuna galduko dute.

Erakunde honek finantziatutako deialdia:

Basque University System - Internationalization