-
Ikerketako Zerbitzu Orokorrak (SGIker)
Ikerketa-zerbitzu orokorrak ikerketa-azpiegiturak dira,
unibertsitateko zerbitzu zentralek kudeatzen dituztenak. Ikertzaile
guztiek dute horietarako sarbidea. Zerbitzu hauetako bat
(MAKROPORTAERA
- MESOEGITURA - NANOTEKNOLOGIA) Gipuzkoako
Ingeniaritza Eskolan dago.
Beren jarduerak zentroan garatzen dituzten ikerketa-taldeek
bakoitzaren lan-ildoetara egokitutako espazio eta ekipamendu
espezifikoa dute.
BIOMAT-taldea Euskal unibertsitate-sistemako A ikerketa-taldea da.
BIOMAT jakintza-alor anitzeko ikerketa-taldea da. EHUko zenbait
irakaslek eta ikertzailek osatzen dute. Hauek, Ingeniaritza Kimikoa
eta Ingurumenaren Ingeniaritza, Fisika Aplikatua, Enpresa Antolakuntza
Sailetan eta Matematika Aplikatua egiten dute lan. BIOMAT taldeko
kideek material berriztagarrien eta biodegradagarrien,
biopolimero-aldaketa kimikoen, prozesatze-baldintzen optimizazioaren
eta bioplastikoen ingurune-inpaktuaren ikerkuntza-lerroak jarraitzen dute.
Biofindegi Prozesuak
Dental Engineering – Hortz Ingeniaritza (DEHI), ordenagailuz
lagundutako diseinuaren eremuko eta honekin erlazionaturiko
alderantzizko ingeniaritza, diseinu generatiboa, fabrikazio aditiboa
eta errealitate areagotua bezalako eremuetan ikerketa egiten duen
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Adierazpen Grafikoa eta
Ingeniaritzako proiektuak saileko ikerketa taldea da.
Eraikuntzako energetika. Harremanetarako: José A.
Millán (j.millan@ehu.eus), Iñaki Gómez (ignaciosantiago.gomez@ehu.eus).
Meteorología, Clima y Medio Ambiente de la UPV/EHU taldean Gipuzkoako
Ingeniaritza Eskolako (Eibar) Alain Ulazia Manterola eta Gabriel
Ibarra Berastegi parte hartzen dute. Lan ildoak: Itsas energia, Haize
energia, klima. Harremanetarako pertsona: Alain Ulazia Manterola (alain.ulazia@ehu.eus).
Taldearen helburu nagusietako bat ikerlatzaileen prestakuntza eta
hauek ikerketa taldean egonkortzea da. Talde honek Bikaintasun
aipamena duen Material Berriztagarrien Ingeniaritza doktorego
programan parte hartzen du, doktorego programa honen baitan ikertzaile
ugari prestatu direlarik, eta egun, prestatzen ari dira.
Aipatu beharra dago taldeak azpiegitura egokiak eta ekipamendu ugari
dituela, honek bere ikerketa lerro desberdinak garatzeko aukera ematen diolarik.
Ikerketa-lerroak: Análisis, diseño y simulación de sistemas
hidráulicos a presión, Gestión técnica de sistemas de distribución de
agua, Gestión eficiente del agua, Sistemas de evacuación y calidad de
medios receptores, Generación de energía eléctrica, Sistemas
neumáticos y oleohidráulicos. Harremanetarako: Jabier Almandoz [jabier.almandoz@ehu.es].
Bioingenieritza Taldea orain dela 20 urte baino gehiago ikerketan
dabilen diziplina anitzeko pertsonek osatzen dute . Hainbat aldizkari
eta nazioarteko kongresuetan 150 argitalpen baino gehiago dituzte, eta
partaideetako batzuk errendimenduko altuko hainbat taldeetan hartu
dute parte. Halaber, partaideetako batzuk enpresa pribatuan ere egin
dute lan. Taldearen lan-eremua alor sozial eta bioingeniaritzan
ingeniaritzaren ezarketa da. Diziplina anitzeko taldea hainbat
alorreko pertsonek osatzen dute: Sistemen Ingeniaritza eta Automatika,
Industria Antolakuntza, Ingeniaritza Mekanikoa, Matematika Aplikatua
eta Telekomunikazio Ingeniaritza. Nazioarte eta Estatu mailako hainbat
ikerketa-proiektuen jardueretan ibilbide luzea du taldeak, azken hamar
urte hauetan Bioingeniaritza alorrean garaturiko proiektuetan egin
duelarik lan; zehazki, metodo ez -inbaditzaileen bidez dementziaren
diagnostikora bideraturiko sistema biometriakoetan.
Ikerketa-lerroak: Ingeniaritza biomedikoa, Bioingeniaritza, Green
Tech-ean oinarrituriko Sistemen Ingeniaritza eta , Automatika,
Giza-Robotika, Garraio adimentsua, Bioseinaleen prozesamendua,
Euskarri-teknologiak, Ez inbaditzailea den Adimen Artifiziala.
Science, Technology and Mathematics Education Research Group
(STEM-ERG) taldea. Arduraduna Jenaro Guisasola da.
Ikerkuntza lerroak: Physics, Technology & Mathematics Education,
Science Education oit of School, Earth & Life Sciences Education.