Eduki publikatzailea

"3R GAZTEA" PROGRAMA 2022

Irudia

UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, "3R GAZTEA” Programa berria abiarazi du.

Gazteen laneratzea sustatzeko ekimena da, langabezian edo enplegu hobekuntzan dauden UPV/EHUko tituludunentzat.

  • Plaza kopurua: 90

Hauek dira eskatzen diren baldintzak:

  • UPV/EHUn titulatua izatea, eta graduko edo masterreko unibertsitate titulu ofizial hori azken hiru ikasturteetan eskuratua izatea (2019/20an, 2020/21ean edo 2021/2022an).
  • Gehienez 30 urte izatea 2023an.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea deialdi hau argitaratzen den egunean.
  • Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea (UPV/EHUren Enplegu Guneetan eman daiteke alta Lanbiden) eta, egun, LANGABEZIAN egotea edo enplegu hobekuntzako egoeran.

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2022ko azaroak 03