Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Datorren urtean ingeles hizkuntza eskakizuna duen Erasmus+ norako batera joan nahi duzu eta ez daukazu ingeles ziurtagiririk? Hemen zure azken aukerak.

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/11

18-19 ikasturtean mugikortasun programa batean parte hartzeko, eta egonaldia ingeles hizkuntza eskakizuna duen norakoren batean (Alemania,  Danimarka, Herbehereak, Ingalaterra, Polonia, Txekiar Errepublika, Turkia...) gauzatu nahi baduzu, beti bezala, hizkuntza ziurtagiria aurkeztu beharko duzu izen emateko orduan (abenduan).

Ez baduzu oraindik ziurtagiria atera, eta eskatzen den maila duzula uste baduzu, bi aukera dituzu:

1-     Cambridge-eko deialdia: http://www.examseuskadi.com/cambridge/upv/index

2-     BULATS testa egin dezakezu: https://www.ehu.eus/es/web/nazioarteko-harremanak/certiuni

Unibertsitateak BULATS bitartez egindako probak aintzat hartuko ditu.

Ez utzi azken aukera igarotzen!