Breadcrumb

Eduki publikatzailea

22. Europar Astea. Lehiakortasuna lortzeko Balioak eta Kudeaketa Aurreratua.

Irudia

EUSKALITek 22. Kudeaketa Aurreratuaren
Europar Astea koordinatzen du Euskadin azaroaren
7 eta 18 bitartean. Joan den urtean 3.400
pertsona bildu zituzten 60 ekitaldi antolatu ziren,
78 antolatzaileren esku. Aurten gure goiburua
honako hau da "Lehiakortasuna lortzeko Balioak
eta Kudeaketa Aurreratua". Euskadin, gai honen
inguruko esperientzien berri izateko aukera ugari
ditugu, aurten gainera BILTZARRA gehitzen da,
Astearen barruan Bilboko Euskalduna Jauregian
izango dena, azaroaren 7tik 11ra. Aste horretako
egun bakoitzak Kudeaketa Aurreratuaren elementu
bat izango du ardatz: Estrategia, Bezeroak,
Pertsonak, Berrikuntza eta Gizartea.