Eduki publikatzailea

Hitzaldia: Iturriko ura ala botilakoa?

Datorren astelehenean Joserra Díez, UPV/EHUko irakaslea eta Ibai Ekologiako doktorea etorriko da Fakultatera.

Joserraren ikerketa-ildoak Hezkuntza zientifikoan (nola irakatsi hobeto Lurraren eta Bizitzaren zientziak) eta Iraunkortasunerako Hezkuntzan oinarritzen dira, urari eta lurraldeari arreta berezia eskainiz. Era berean, aktiboki lan egiten du ibaiak berreskuratzeko eta Uraren Kultura Berria zabaltzeko.

Duela urte batzuk, Joserrak, Arantza Rico eta Iñaki Antiguedadekin batera, UPV/EHUn ur botilaratuaren kontsumoari eta iturriko uraren eskuragarritasunari buruzko ikuspegi argia lortzeko helburu zuen lana plazaratu zuten. Horren arira, Joserraren hitzaldia izango dugu datorren astelehenean, martxoak 9, 11:00tan Fakultateko Auditorioan (gaztelaniaz). Bertan, besteak beste, botilako ura edo iturriko ura edatearen aldeak azalduko dizkigu.

Hitzaldia hau lotuta dago, bigarren urtez, jarraian, unibertsitatearen partaidetza izan duen BerrAktibatu+ Unibertsitateak proiektuarekin. Ikasturte honetan uraren gaia lantzen ari da, uraren kontsumoa murrizteko eta txorrotako ura edatea sustatzeko helburuarekin.

Gonbidatua zaude hitzaldira etortzen!