Eduki publikatzailea

Lehiaketa: "Begiradak argazki oinetik"

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/17

Irudia

Ekimen honekin fakultateko ikasleak gonbidatu gura ditugu testu labur bat idaztera eurek hautatutako argazki baterako. Testuak aukera eman behar du gogoeta egiteko giza zientzien bidez eguneroko gaiei begiratzeko modu bereziez.  

Alde soziala eta politikoa presente daude beti: bai zeregin arruntetan eta bai gertaera handietan. Giza zientziek tresnak ematen dituzte arrozte ariketa bat egiteko, oharkabean pasatuko liratekeen harremanak agerian jarriz: aktore, egitura edo prozesu berriak azaltzen dira uste gabeko lekuetan edo espero gabeko moduetan. Hitz batean, giza zientziek alde sozialari beste modu batera begiratzeko era ematen digute.

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen 40. urteurrena dela eta, «begiradak argazki oinetik» lehiaketa antolatu dugu ikasleentzat. Parte hartzaileei proposatzen diegu argazki banari oina idaztea, eta haren bidez erakustea nola giza zientziek aukera ematen duten argazki batean azaltzen diren eguneroko egoerei nahiz gertaera handiei begirada berezi batez so egiteko.