Eduki publikatzailea

2022 Eztabaida eta oratoria ikastaroa

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/04

Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak ADUEEEren laguntzarekin (Asociación de Debate de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Eztabaida Elkartea), unibertsitate-eztabaidako jarduerak garatzen ditu, ikasleengan eremu akademikoaz haragoko zeharkako gaitasunak sustatzeko.

  • Alde horretatik, Eztabaida eta Oratoria ikastaroa antolatu da hiru campusetan.
    • Data: otsailaren 16a eta 23a (16:00-18:00)
    • Izena emateko epea: otsailaren 10era arte, formularioaren bidez.
  • Horrez gain, Unibertsitateko Eztabaida Txapelketa egingo da. Horren helburua:  G-9ko Unibertsitate arteko XII. Eztabaida Ligan gure unibertsitatea ordezkatuko duen taldea aukeratzea.
    • Data: martxoaren 11
    • Eztabaidatzeko gaia: COVID 19aren aurkako txertoa nahitaezkoa izan beharko luke?
    • Laster argitaratuko da horri buruzko informazioa web-orrian.