Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Aurreko azaroaren 16an izandako Fakultateko Batzarrean 2022-2026 GKZ Plan Estrategikoa onartu zen

Aurreko azaroaren 16an izandako Fakultateko Batzarrean 2022-2026 GKZ Plan Estrategikoa onartu zen. Bertan, hurrengo urteetarako fakultatearentzat estrategikoak izango diren helburu, ekintza eta proiektu nagusiak agertzen dira. Plana burutzeko aurreko 2017-2021 GKZ Plan Estrategikotik abiatu da eta UPV/EHUren 2022-2025  Plan Estrategikoan markatutako ardatz estrategikoak hartu dira aintzat.

Plana sortzeko KEIZek (Kalitate eta Ebaluazio Instituzionalerako Zerbitzua) eta fakultateko komunitatea osatzen dugun talde eta batzordeek parte hartu dute: ikasleak, IIP, AZP, enplegatzaileak, Fakultateko batzordeak.

Guztion hausnarketaren ondorioz, ondorengo Plan Estrategikoa burutu da:

https://www.ehu.eus/eu/web/gizarte-komunikazio-zientzien-fakultatea/plan-estrategikoa

Prozesuan parte hartu duten pertsona guztien inplikazioa eskertzeko aprobetxatu nahi dugu.