plan_estrategico_2022_2026

Plan Estrategikoa 2022-2026

Sarrera

Dokumentu hau da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen (GKZ, aurreratzean) 2022-2026 urteetarako Plan Estrategikoa. Fakultatearen hirugarren plan estrategikoa da eta helburutzat du kalitatean eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketa ildoa sendotzea.

Dokumentuak deskribatu egiten ditu bai ikastegiaren gogoeta estrategikoa egiteko erabilitako prozesua bai haren etapetatik atera diren ondorioak.

GKZk 2026rako bete nahi dituen helburuak jaso dira, helburu horiek betetzeko egokientzat jotzen diren estrategia, ekintza eta proiektuekin batera. Argi eta garbi zehazten da fakultateak aurrera begira egin nahi duen ibilbidea, nabarmenduz ikastegiaren interes taldeentzat urrats garrantzitsuak izango direnak.

Dokumentuak

Ardatz estrategikoei eta helburuei buruzko irudia

Misioa

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea UPV/EHUko ikastegi bat da, egitekotzat duena jakintza sortzea, garatzea eta transmititzea, Gizarte eta Komunikazio Zientziekin zerikusia duten alorretan.

Fakultatearen ardura da profesionalen prestakuntza integrala, espiritu kritikoa eta gizarte erantzukizuna izango duten profesionalak sortzea, gai izango direnak aldaketako agenteak izateko, garapen prozesuetan eragiteko eta gizarte ongizatea sustatzeko, ikastegiak jakintzaren alorrean dituen bi eremuetan: gizarte zientziak eta komunikazioa.

Helburu horiek betetzeko, ezinbestekoa da:

  • Bultzada ematea hezkuntza berrikuntzari, berrikuntza teknologikoari eta fakultatearekin harremanetan dauden enpresekiko konpromisoari (enpresa publiko eta pribatuak).
  • Ikasleengandik hurbil egotea eta haien prestakuntza ibilbidean laguntzea, kualifikazio handiko irakasleekin, etengabeko prestakuntzan daudenak.
  • Maila goreneko instalazioak eta baliabide teknologikoak edukitzea

Ikuspegia

Fakultatearen nahia da...

  • ...IKASLEEK...
    • ... GKZ ikastegi bikaintzat hartzea, gizartearen premietara egokitzen den prestakuntza integrala eskaintzeagatik Gizarte eta Komunikazio Zientzien ikasketen alorrean.
  • ...AZP/IRI...
    • ... GKZ ikastegi bikaintzat hartzea, lan egiteko eta maila pertsonalean eta profesionalean aurrera egiteko.
  • ...ENPLEGATZAILEEK (enpresak, ikastetxeak, instituzioak, erakundeak oro har)...
    • ... GKZ ikastegi bikaintzat hartzea, irakaskuntzaren kalitateagatik, profesionalean prestakuntza optimoagatik eta ikerketan erreferentziazko zentro izateagatik.
  • ...GIZARTEAK ...
    • ... GKZ ikastegi prestigiodun, moderno eta berritzailetzat hartzea, euskararekin konprometitua, giza eta kultura balioak transmititzen dituena,
      gizarte eskakizunekin lerrokatuta.
  • ...UPV/EHUren eta beste unibertsitate batzuen...
    • ... aitortza jasotzea, erreferente gisa kudeaketa aurreratuan eta bere jakintza arloei lotutako gaietan.
  • ...ZIENTZIA ETA IKERKETA KOMUNITATEAREN...
    • ... aitortza jasotzea, bere ikerketa jardueraren kalitateagatik eta ikerketa emaitzen zabalkundeagatik.

Balioak

Irudia

EKIMENA, SORMENA ETA BERRIKUNTZA

Prestasuna eta borondatea desafio berriak onartzeko, horiek praktikara eramateko eta errealitatea eraldatzen eta hobetzen erabiltzeko.

MALGUTASUNA ETA EGOKITZEKO GAITASUNA

Prestasuna rol berriak betetzeko, errutinak aldatzeko edo ingurunean sortutako premia eta desafio berriei erantzuteko prozedurak onartzeko.

KONPROMISO ETIKOA ETA OSOTASUNA

Gaitasuna betebehar profesionalak onartzeko eta betetzeko, denon interesari begira, komunitatearen eta gizartearen zerbitzura dagoen unibertsitate publiko baten ikuspegitik, berdintasun, inklusio eta jasangarritasun balioak defendatuz.

ERANTZUNKIDETASUNA ETA KIDE IZATEAREN SENTIMENDUA

Prestasuna eta borondatea beste pertsona edo talde batzuekin lan egiteko, denon helburuak betetzeko, berezko izaera duen fakultate eta unibertsitate batetik, haren interesak defendatuz eta haren proiektuak, lorpenak eta balioak partekatuz.

PROFESIONALTASUNA ETA BIKAINTASUNA

Lanbidean aritzea ahalik eta interes, zorroztasun eta erantzukizun handienaz, efikazia eta efizientzia irizpideak erabilita. Erabaki eta jarduera guztien helburua bikaintasuna izan dadin saiatzea, era optimoan erabilita eskura dauden baliabideak.

GARDENTASUNA ETA HURBILTASUNA

Prestasuna informazioa eta jakintza konfiantzaz eta hurbiltasunez partekatzeko eta komunikatzeko.