Eduki publikatzailea

Gaztenpatia

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/24

Zer da Gaztenpatia?.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Euskal Fondoaren ekimen bat da; horren bidez, unibertsitateko ikasleek aukera dute curriculumeko praktikak edo boluntariotza praktikak, baita Gradu Amaierako Lanak (GRAL) ere, El Salvadorren, Kolonbian eta Guatemalan dituzten garapenerako lankidetza proiektuetan egiteko. Gehiago jakiteko EHUko ikasleei zuzendutako hiru online-mintegi, hiru BBC-saio, abian jarriko ditugu.

 

1. Saioa (ordu 1): “Ezagutu Gaztenpatia”. Martxoak 9, 15:30etan. UPV/EHUko Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko Zuzendaritzako eta Euskal Fondoako zuzendariek Gaztenpatia Programaren jarraibide orokorrak aurkeztuko dituzte, proiektuaren ikuspegi orokorra emanez. Hona hemen bileraren esteka: https://eu.bbcollab.com/guest/180663ec18d247419f45a1d55e7edcf4

 

2. Saioa (ordu 1): Esperientziak Gaztenpatia Programan I. Martxoak 10, 15:30etan Tokiko erakundeen bi proiektu aurkeztea; Gaztenpatia Colectiva Feminista y Gaztenpatia Guatemala. Proiektuetan parte hartu duten ikasleek bere esperientzia kontatuko digute. Hona hemen bileraren esteka: https://eu.bbcollab.com/guest/64c82301675e458497a1df053f970877

 

3. Saioa (ordu 1): Esperientziak Gaztenpatia Programan II. Martxoak 11, 15:30etan Tokiko erakundeen bi proiektu aurkeztea; Gaztenpatia Morazán y Gaztenpatia Ibagué. Proiektuetan parte hartu duten ikasleek bere esperientzia kontatuko digute. Hona hemen bileraren esteka: https://eu.bbcollab.com/guest/5620adc7f7774d30940200f55a8df5f8

 

Zure zain gaude!