Eduki publikatzailea

Ingeleseko azterketak: arreta mugikortasunean joan nahi duzuenak

2018.09.27

UPV/EHUk antolaturiko bi azterketa ezberdinen deialdiak abian dira, hadi ibili :

  • APTIS izenekoak (Bristish Council) mugikortasun beka bat eskatu nahi eta horretarako behar den ingelesaren jakite maila ziurtatuta ez duten ikasleak ditu helburu (izena emateko azken eguna urriak 14).
  • First, Advance eta IELTS (Cambridge-k eskainitakoak) unibertsitateko kide guztiak ditu helburu.

Kasu honetan garrantzitsua da jakitea First edo IELTS egitea erabakitzen duten ikasleek behin-behineko ziurtagiria garaiz jasoko dutela mugikortasuna eskatzeko. Baina, Advance-ren kasuan behin-behineko ziurtagiria ez litzateke iritsiko garaiz abenduaren 21etik aurrera bidaliko delako.

Informazio guztia hurrengo linketan topatuko dute:

Halaber, Gipuzkoa-ko Campusean Goethe Institut-eko azterketak egingo dira: https://www.ehu.eus/eu/web/gipuzkoa/alemana