APTIS

APTIS ESOL

2023/02/03tik aurrera, Aptis ez dago ACLESek onartua ingeles-mailak egiaztatzeko. Hala ere, CRUEk ziurtagiria onartzen jarraitzen du. Ikusi CRUEren baliokidetza taulak (

https://proyectos.crue.org/acreditacion/ "Mesas Lingüisticas)

Aptis ESOL General ingeleseko azterketa orokor bat da, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko (MCER) A1 - B2 mailetan ingelesean duzun hizkuntza-gaitasuna ebaluatzen du. B2 baino maila handiagoa frogatzen baduzu, C1 maila esleituko zaizu.

Aptis ESOL Advanced ingeleseko azterketa orokorra da, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko (EEZP) B1 -C2 mailetan ingelesean duzun hizkuntza-gaitasuna ebaluatzen du.

Azterketari buruzko informazio gehiago hurrengo estekan kontsultatu dezakezu: https://www.britishcouncil.es/examenes/aptis

 

Adi ikasle! 2026-2027 ikasturteko mugikortasun deialdira aurkeztu behar bazara, kontuan izan ziurtagiria aurkezteko azken eguna 2025eko abenduaren 10a dela (agiriak zuzentzeko epearen azken eguna).
Egiaztatu aukeratu duzun azterketaren datak ziurtagiria behar duzun epean izateko. Iraileko, urriko deialdietako emaitzak garaiz jasoko dira 2026-2027 ikasturterako mugikortasuna eskatzeko.

 

Probak egiteko lekuak:

Bilbao: British Council Bilbao

Lehendakari Agirre etorbidea, 29 - 2. 48014 Bilbo
Kokapen mapa
Garraioa: 
METRO – Deusto (Lehendakari Agirre irteera)
AUTOBUSAK: 01 - 10 - 13 - 18 - 71 (Bidarte geltokia)

 

Matrikulazioa:

Prezioa:

Aptis ESOL General: 88 euro (EHUko prezioa)

Aptis ESOL Advanced: 104 euro (EHUko prezioa)

Datak: Matrikula deialdi bakoitzerako ezarritako egunean edo plazak agortzen direnean itxiko da.

Harremanetarako emaila: exams.bilbao@britishcouncil.es

Emaitzen berri ematea: 3 eta 10 egun bitartean azterketa egin ostean. 

Ziurtagiria bidaltzea: Aptis ESOL proba-ziurtagiria erregistro-formularioan adierazitako helbidera bidaliko da, emaitzak argitaratu eta 10 egun balioduneko epean.

GARRANTZITSUA: matrikula egiterakoan EHUren helbide elektronikoa erabili behar da unibertsitate honetako kide zarela identifikatzeko. Halaber, azterketa-egunean ez ahaztu NANa eta zure ikasle-txartela edo IIP edo AZP txartela ekartzea.

 

EHUrako deialdiak: 

Unibertsitateko komunitate osoari zuzendutako deialdiak:​​​​​

BILBO

Izena emateko azken eguna Azterketa- data Ordua* Izena-ematea
2025/12/11 2025/12/16 9:30 - 13:00 Izena eman hemen
2025/12/11 2025/12/16 14:30 - 18:00           Izena eman hemen
2026/01/22 2026/01/27 14:30 - 18:00 Izena eman hemen
2026/02/20 2026/02/24 9:30 - 13:00 Izena eman hemen

* Gomendagarria da azterketa gelara proba hasi baino 15 minutu lehenago heltzea.