Eduki publikatzailea

Gaztenpatia programa

Parte hartu nahiko zenuke garapenerako lankidetza proiektuetan GrAL edo praktikak eginez? Une aproposean heldu zara GAZTENPATIA ezagutzeko.

Gaztenpatia programa Euskal Fondoaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimen bat da, unibertsitateko ikasleei aukera ematen diena praktikak (nahitaezkoak edo borondatezkoak) eta Gradu Amaierako Lana (GrAL) El Salvadorren, Kolonbian eta Guatemalan egiteko, Euskal Fondoa osatzen duten erakundeen proiektuetan.

Gehiago jakiteko etor zaitez  “V. Gaztenpatia Topaketara.”

https://www.ehu.eus/eu/web/oficop/kulturarteko-v-gaztenpatia-topaketa

Asteartea, 2022ko maiatzaren 24an, 10:30ean, UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean. Joxe Mari Korta Zentroa (Auditorioa)

Izen ematea doakoa izango da baina nahitaezkoa Garapenerako UPV/EHUko Lankidetza Bulegoaren web gunearen bitartez: https://www.ehu.eus/eu/web/oficop/kulturarteko-v-gaztenpatia-topaketa/izena-ematea-gipuzkoa