UPV/EHUko 2021eko Enplegu-Foroak
Lehenengo argitaratze data: 2021/03/29
UPV/EHUk Enplegu Foroen edizio berria ospatuko du 3 Campusetan hurrengo egunetan:
- GIPUZKOA: 2021eko maiatzaren 6an.
- ARABA: 2021eko maiatzaren 13an. (Vitoria-Gasteizko Udalarekin batera antolatuta).
- BIZKAIA: 2021eko maiatzaren 17an.
COVID-19ak eraginda, soilik Arabako kasuan, modu birtualean ospatuko da Foroa; eta gainerako kasuetan, modu presentzialean izango dira.
Dagokion Campuseko Ekintzailetzako eta Transferentziako Zuzendaria laster Zentroekin harremanetan jarriko da, Foro horiek modu egokienean antolatzen lagunduko duten proposamenak eskatzeko.
Bestalde, Enplegu Foro hauei buruzko informazioa eguneratuko da (programak, izenemate epeak ...) webgune hauetan: https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/enpleguforoak
www.empleo-gune.org (Arabako Enplegu Foroaren webgune espezifikoa).
Zalantzarik izanez gero, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan:
enplegugipuzkoa@ehu.eus
empleogune@vitoria-gasteiz.org
enpleguleioa@ehu.eus