Prácticas de Colaboración Educativa. Verano 2016

Hezkuntzarako Lankidetza Praktikak: 2016ko uda

Komunikazioko graduak: KAZETARITZA PUBLIZITATEA ETA HARREMAN PUBLIKOAK IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA 2016ko UDA: 2016ko ekainaren 1etik abuztuaren 31 arte.


Ohar hau zuzenduta dago Komunikazioaren arloko hiru graduetako (Kazetaritza, Publizitate eta Harreman Publikoak eta Ikus-entzunezko Komunikazioa) 3. eta 4. mailetako ikasleei 2016ko udarako, hezkuntzarako lankidetza praktiken banaketan eta kudeaketan,enpresetan eta erakundeetan praktikak egitea eskatu nahi badute.


Hauek dira eskaera egiteko eman behar dituzuen urratsak:

Ikasleak/Praktikak/Bekak webgunean sartu

eta ondokoak jaitsi:

a) praktiken arautegia

b) eta praktikak eskatzeko orria

Irakurri arautegia. Zalantzarik izanez gero, hiru bide dituzu zalantzak argitzeko:

  • Joan zaitez dekanotzara (Patxi Doblasen bulegoa)
  • Deitu 94 601 2298 telefonora
  • Idatzi mezu bat patxi.doblas@ehu.eus helbidera

ORDUTEGIAK DEKANOTZA

Asteartea    15:00 – 17:00

Asteazkena 10:00 – 13:00 
 


2016ko apirilaren 6tik, asteazkena, ikastegiak 2016ko praktikak egiteko tokien zerrenda jasotzen duen aldizkaritxoa prest eta erabilgarri egongo da.  Aldizkaritxo hori "Ikasleak-Bekak/Praktikak" webgunetik deskargatu ahal izango duzu.

Udako txandarako, praktikak egiteko eskaera orria entregatzeko epea, 2016ko apirilaren 15 arte (ostirala) izango da irekita. Orri hori "Ikasleak/Bekak/Praktikak" webgunetik deskargatu ahal duzu.
Orri hori ikastegiko idazkaritzan entregatuko da. Kutxa berezi bat izango da aipatutako orria bertan uzteko.

. Praktikak egiteko aukeratu dituzun tokiak eskaera orrian adieraziko dituzu lehentasunaren arabera zerrendatuta. Ez dago mugarik. Nahi adina toki jar ditzakezu eta lehentasunaren arabera zenbatuta. Tokiak espedienteko noten batez bestekoaren arabera banatuko dira.

Posta elektronikoz jakinaraziko zaizu zein toki esleitu zaizun. Tokiak banatzeko irizpidea espedientea izango da. Mezua posta elektronikoz iritsiko zaizue orrian jarritako UPV/EHUren helbide ofizialera. .Apirilaren 20tik udako praktikak eskatuko dituzten ikasleei.

Praktikak egiteko esleitu zaizun tokitik jarriko dira zurekin harremanetan. 2016ko apirilaren 21 eta 2016ko maiatzaren 15 artean.

Esleitu zaizun tokitik elkarrizketa, curriculum-vitae, lan book edo hangoek egoki jotzen duten proba egitea eskatu ahal dizute.
Komenigarri da aipatutakoa prestatuta izatea praktikak egiteko esleitutako tokiko hitzordua duzunerako.

Praktikak egiteko tokian onartzen bazaituzte eta zuk zeuk ere praktika eskaintza onartzen baduzu, GAUR aplikazioan sartu beharko duzu eta "borondatezko praktikak" atalean falta zaizkizun datuak kargatu beharko dituzu. Zure datuak kargatutakoan, praktikarekiko adostasunaren berri eta zure datuak GAUR aplikazioan kargatu dituzula jakinarazi ahal didazu mezu elektroniko bat hona bidaliz: patxi.doblas@ehu.eus

Hala eginez gero, praktiken hitzarmena prestatzen hasiko gara.

Posta elektroniko bidez egin beharreko baieztapena maiatzaren 15a baino lehen iritsi behar da.

Prozedurarekin arazorik izanez gero, ondokoarengana jo ahal duzu:


Praktiken arduraduna:
Patxi Doblas 

94 601 2298

patxi.doblas@ehu.eus

Lan Ezarpenerako dekanordea


Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

UPV/EHU

 

/documents/1760370/4408764/Eskaera-Solicitud.pdf