actividades_practicas

Orientaziorako Jarduera Praktikoak

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxiler, Lanbide Heziketako Goi Mailetako Ziklo, Arte Ikasketa eta Kirol Ikasketetako lehen mailako ikasleentzat.

 

  • Soziologia, 2022ko maiatzaren 25a

    • Zurrumurruen kontrako tailerra: migrazioari buruz ditugun aurriritzi eta estereotipoak deseraikitzen. Zurrumurruak pertsona edo taldeen inguruan egiten ditugun baieztapenak dira. Pertsona batetik bestera zabaltzen dira eta sinesgarritasuna dute, ez froga errealetan sostengatzen direlako, biztanleriaren parte handi batek sinesten dituelako baizik. Aurriritziek eta estereotipoek zurrumurruak elikatzen dituzte. Migrazioaren eta pertsona emigranteen inguruan zurrumurru ugari dago hedatuta gurean, elkarbizitza eta gizarte kohesioa oztopatzen dituztenak.  
      Tailerraren helburua da migrazioari buruzko zurrumurruen kontrako lanketa egitea. Horretarako, ikerketa teknika soziologikoak erabiliko ditugu. Lehenik, pertsona emigranteen inguruko aurriritzi eta estereotipoak identifikatuko ditugu, ondoren, ikerketa soziologikoetan oinarrituz, horiek deseraikitzeko. Soziologia zurrumurruen kontra egiteko tresna ezin hobea da!
  • Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa, 2022ko maiatzaren 25a

    • Role-Playing Tailerra: Negoziaketa erabaki hartzean eremu publikoan. Role-Playing Tailerra: Negoziaketa erabaki hartzean eremu publikoan: Ikasleei eremu publikoan erabakiak hartzeak dituen zailtasunak eta Politika Zientziako profesionalak prozesu honetan duten papera erakustea da tailerraren helburua. Ikasleak erabakian parte hartzen duen aktore bilakatuko dira eta baliabideak eta negoziaketa estrategia erabiliz bere rolarentzat onuragarriagoa izango den erabakia hartzen saiatu behar du.
  • Publizitate eta Harreman Publikoak, 2022ko maiatzaren 24a eta 26a

    • Community Manager egun batez: Lagunduko diguzu Publizitatea eta harreman Publikoetatako Gradua sustatzen? Zertan dira antzekoak Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Udalak, Netflix, Dulceida, Mugarik Gabeko Medikuak, Jon Kortajarena eta Adidas? Hona erantzuna: horiek denak markak dira, eta beraiengandik heltzen zaizkigun irudiak, mezuak eta albisteak ez dira ausazkoak edo espontaneoak; izan ere, planifikazio zaindua dute atzetik. Hedabide digital berrien bitartez eta, zehazki, sare sozialen bitartez hedatzen den komunikazio komertzial, korporatibo eta instituzionalaren ardura duen profil profesionala komunitate birtualen kudeatzailea da, edo, argot profesionalean, Community Manager-a.
  • Kazetaritza, 2022ko maiatzaren 25a eta 26a

    • Lokuzio informatiboko tailerra. Jardueraren helburua da ikasleei irrati estudio bateko oinarrizko funtzionamendua erakustea da, 1-2 minutu inguruko iraupeneko lan informatibo txiki baten erredakzioaren, lokuzioaren eta grabazioaren bidez. Bateratze-lana eta irakaskuntzaren ikasgelako esperientzia praktikoaren balioespena.
  • Ikusentzunezko Komunikazioa, 2022ko maiatzaren 23a eta 24a

    • Telebistako platoan sormen programa bat egiteko tailerra. Ariketa bat egingo da telebistako plato batean, chroma key teknika erabiliz. Ikasleek taldeka lan egingo dute, ikus-entzunezkoen arloko profesionalek lan bat garatzeko izaten dituzten berezko dinamikak eta eginkizunak betez. Gaia eta materiala aldez aurretik prestatuak izango ditu ikastegiak. Ikasle talde bakoitzak bere proposamena grabatuko du platoan eta kanpoan (ENG); ikastegiko irakasleen, ikasle graduatu berrien (edo azken ikasturtekoen) laguntza eta aholkularitza izango dute, baita ikastetxeko multimedia teknikari batena ere. 

Izena emateko: Ikasleentzako Argibide Zerbitzua (IAZ): 
https://www.ehu.eus/eu/web/sou/jarduera-praktikoak

DBHko Ikasleentzako Orientazio Jarduera

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Eguna: “Merkataritza Zentro handia edo Herriko Denda txikia? Erabaki eta Konbentzitu!”

Ekimen honen helburua DBHko ikasleek Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin eta bertan irakasten diren Graduekin lehen kontaktua egitea da. Rol playing ariketa baten bidez, gure bost Graduetan, alegia, Soziologian, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoan, Kazetaritzan, Ikus-Entzunezko Komunikazioan, eta Publizitate eta Harreman Publikoetan, lantzen diren gaitasunak bertatik bertara ezagutuko dituzte.

Bideoa:

 

Informazio gehiago behar duzu?

Fakultaeko Idazkaritza

Telefonoak:94 601 2353 / 2347

E-postak:secretaria.csc@ehu.es   gkz.idazkaritza@ehu.es

Idazkaritzaz informazio gehiago.

Unibertsitaterako Sarbidea

http://www.sarrera.ehu.es/p259-home/eu

Ikasleentzako Argibide Zerbitzua (IAZ):

https://www.ehu.eus/eu/web/sou/hasiera