per_Agnieszka

Agnieszka Tercjak

(Doktore Ikerlari Iraunkorra)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Agnieszka Tercjak-ek Teknologia Kimikoko Ingeniaritzan ikasketak burutu zituen Gdańsk-eko Unibertsitate Teknikoan (Polonia) 1995. urtean. Unibertsitate berean Doktore titulua eskuratu zuen 2000 urtean Prof. Bogumiła Masiulanis gidaritzapean. PHV-co-PHB kopolimero biodegradagarriarekin egindako polimeroen nahasketen propietate eta karakterizazioari buruzko ikerkuntza garatuz Jozef T. Haponiuk Katedradunaren zuzendaritzapean. 2001. urtean Polimeroen Ikerkuntzarako Mainz-eko Max-Plank Institutuan (Alemania) doktoretza-ondoko ikerkuntza burutu zuen urte eta erdiz zelulosan oinarritutako polielektrolito anfifilikoen sintesiaren inguruan G Wegner Katedradunaren zuzendaritzapean. 2003. urtean Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Donostiako Eskola Politeknikoko Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko `Materialak + Teknologiak´ Taldean hasi zen lanean Europako Batasunak finantzatutako POLYNETSET proiektua burutzeko polimeroen nahasketen arloan Iñaki Mondragon Katedradunaren zuzendaritzapean. 2005. urtean Eusko Jaurlaritzako doktoretza-ondoko beka (E Modalitatea) lortu zuen kristal likidoekin nahastutako material polimerikoen arloan ikertzeko. 2010. urtean Espainiar Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioko Ramón y Cajal Kontratua lortu zuen. 2013 eta 2015. urteetan bi eta hiru hilabeteko ikerkuntza egonaldiak burutu zituen irakasle bisitari bezala, Sao Paulo-ko Unibertsitatean Araraquara-n (Brasil). 2012. urtetik aurrera UPV/EHUko Material Berriztagarrien Ingeniaritza eta Material Aurreratuen Ingeniaritza Masterretan parte hartzen du irakasle bezala.

Ikerketa

Bere ikerketa lana blokezko kopolimeroen nanoegituraketan, sistema termoegonkor nanoegituratuetan, kristal likido nematikoetan, blokezko kopolimeroetan eta Au, TiO2, V2O5 nanopartikuletan oinarritutako nanokonposite inorganiko/organikoetan, sol-gel teknikan eta zelulosa bakterialean oinarritutako material biohibridoetan eta indar atomikoen mikroskopian datza.

105 artikulu zientifiko baino gehiago, liburu 2 eta 17 liburu kapitulu argitaratu ditu. 130 konferentzia nazional eta nazioartekoetan hartu du parte. 30 nazioarteko aldizkari baino gehiagotan berrikusle lanak betetzen ditu eta zenbait proiektu nazional eta nazioartekoen ebaluatzailea da. Europar Batasunak, Espainiar Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako ikerkuntza proiektu askotan parte hartu du, horretako 7etan Ikertzaile Nagusia izan delarik.

4 doktoretza-tesi zuzendu ditu eta beste 4en zuzendaritza lanean jarduten ari da, hauetatik, bat Eusko Jaurlaritzak finantzatua eta beste bat Espainiar Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatua. Horrez gain UPV/EHUk finantzatutako doktoretza-ondoko proiektu bat zuzentzen ari da.