Arantzazu Santamaria

Arantzazu Santamaria

Posta elektronikoa

Biografia

Arantzazu Santamaria Echert-ek Industria Ingeniaritza Teknikoa, Industria Kimika espezialitateko ikasketak burutu zituen 2011n (espediente onenaren saria 2010/2011) eta Material Berriztagarrien Ingeniaritza Masterra 2012an, biak Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gipuzkoako Ingeniaritza eskolan. 2017an, "Materialak + Teknologiak" taldeko (GMT, UPV/EHU) Material Berriztagarrien Ingeniaritza programan doktoratu zen (Cum Laude, nazioarteko aipamena eta UPV/EHU-ko sari berezia), UPV/EHU-k finantziatutako dirulaguntzarekin (PIF/UPV/12/201). Talde berean urtebetez doktoratu-ondoko lana egin ondoren, 2018an Madrilera joan zen, Kimika Aplikatuko eta Bioteknologiako Zentrora (CQAB), Alcalá-ko Unibertsitateari (UAH) lotutako zentroa, Material Berrien arloko gainbegirale gisa. Zentroa entitate, eta batez ere, empresa pribatuei, produktuak, prozesuak eta eskalatze ekintzak garatzen laguntzea du helburu. 2020an, Mendiko Ikerketa Zentroa – Bragançako Institutu Politekniko-ra (CIMO – IPB) mugitu zen Portugalera, non 3.5 urte Junior ikertzaile moduan eta 2.5 urte "Tenure Track position" batekin ikertzaile laguntzaile gisa lan egin zuen. 2026an GMT taldera batu zen Ramón y Cajal ikertzaile bezela.

Ikerketa

Bere ikerketa osasun eta elikadura arloetan eta beste aplikazio industrialetan aplikatzeko material berrien diseinurako estrategia berde eta jasangarrien garapenean oinarritzen da (adb, polimero naturaletan, poliuretanoetan eta deribatuetan oinarritutako sistemak). Horretarako, sistema urtsuetan (emultsioak, dispertsioak), partikulatuetan eta filmetan esperientzia du, batez ere prozesatze teknologia aurreratuak aplikatuz (electrospinning eta 3D inprimaketa).