Cristina Peña (Irakasle Agregatua) Telefonoa 0034 943 017182 Posta elektronikoa cristina.pr@ehu.eus Web helbidea (Beste leiho bat zabalduko du) ORCID Biografia Ikerketa Biografia Kimikan lizentziatua (petrokimika) naiz eta 2000. urtetik Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan ikerkuntza lanean ari naiz ‘Materiales+Tecnologías' ikerkuntza taldean. 2007. urtean Doktore titulua lortu nuen Iñaki Mondragon katedradunaren zuzendaritzapean. Ikerketa Urte hauetan, zenbait ikerkuntza proiektutan parte hartu du. Proiektu europarrak, nazionalak, Euskal Herriko Autonomi Erkidegokoak eta zenbait enpresak finantzatutakoak. Bere ikerketen helburu orokorra da lehengai gisa iturri berriztagarriak eta birziklatuak erabiliz, material berriak lortzea, eta, honela, lehengai fosilen erabilera gutxitzea. Horretarako, biomasatik lortutako biopolimeroak erabiltzen ditu, besteak beste, taninoak, proteinak, zelulosa, poli(azido laktikoa) eta ligninak. Hauek aldatuz eta modifikazioak hobetuz, biomaterialak, material konposatuak eta nano-biomaterialak prestatzen ditu, eta beraien propietate fisikoak, kimikoak eta mekanikoak aztertzen ditu. Azken urte hauetan, ekonomia zirkularrarekin erlazionatuak dauden hainbat proiektuetan parte hartzen ari da. Proiektu hauetan hondakin post-kontsumo (itsas-hondakinak, hiri eta nekazaritza-hondakinak), eta post-industrialen jasangarriak diren birziklatze prozesuak garatzea izan da helburu nagusia. Beste agenteekin batera, Gipuzkoako berrerabilpenaren eta birziklapenaren Klusterraren kidea da. Egindako ikerkuntza lanaren ondorioz, artikulu zientifikoak argitaratu ditu zenbait nazioarteko aldizkaritan (33 artikulu, h indizea 15) eta hiru libururen prestakuntzan (liburuen kapituluak) parte hartu du.