María Florencia Tellechea
Posta elektronikoa
Web helbidea
Biografia
Maria Florencia Tellecheak 2024an amaitu zuen Kimikako Lizentziatura, Mar del Platako Unibertsitate Nazionaleko (UNMDdP) Zientzia Zehatz eta Naturalen Fakultatean, Argentinan. Bere jarduera akademiko onagatik ezohiko diploma bat jaso zuen. Gradu ikasketak burutu bitartean, Truke Akademiko Latinoamerikarraren Programaren (PILA) babesarekin, seihileko bateko nazioarteko truke akademiko bat gauzatu zuen Mexikoko Celayako Institutu Teknologikoan. Era berean, Bokazio Zientifikoak Sustatzeko Beka (EVC-CIN) lortu zuen, Unibertsitate arteko Kontseilu Nazionalak finantziatuta, eta honi esker, urte beteko ikerketa proiektu bat garatu zuen Ikerketa Zientifiko eta Teknikoen Kontseilu Nazionaleko (CONICET) Ingurumen Intereseko Sistemen Fisikokimika taldean. Graduatu ondoren, industria farmazeutikoko bi enpresatan lan egin zuen, garapen analitikoaren analista gisa. 2026ko irailean, Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko ‘Materialak + Teknologiak’ Taldera (GMT) gehitu zen, EHUn Ikertzaileak Prestatzeko Kontratazio Deialdiari esker. Gaur egun, Doktoretza tesia burutzen ari da Arantzazu Santamaria Echart eta Arantxa Ecieza doktoreen zuzendaritzapean.
Ikerketa
Bere ikerketa isozianato gabeko poliuretanozko (NIPU) sare dinamikoen garapen eta karakterizazioan datza, lotura kobalente itzulgarrietan oinarrituta, bereziki, sareen egituraren eta konposizioaren arteko erlazioa eta propietate termomekanikoak, autokonpontzeko gaitasuna eta birprozesagarritasuna kontuan izanik.