per_junkal_gutierrez

Junkal Gutierrez

(Irakasle Agregatua)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Junkal Gutierrezek Kimika Ingeniaritza Teknikoko eta Industria Antolakuntza Ingeniaritzako ikasketak burutu zituen Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Donostiako Eskola Politeknikoan 2005. eta 2008. urteetan, hurrenez hurren. 2007. urtean Egurra, Papera era Biomaterialen Ingeniaritza Masterra burutu zuen Donostiako Eskola Politeknikoan (UPV/EHU). 2008. urtean Donostiako Eskola Politeknikoko (UPV/EHU) Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko `Materialak + Teknologiak´ Taldean hasi zen ikerlari bezala nanoteknologiarako gailu berriak diseinatzeko funtzio anitzeko material polimeriko garapenaren arloan. Donostiako Eskola Politeknikoan Material Berriztagarrien Ingeniaritzan Masterra egin zuen 2009. urtean. Urte berean, Eusko Jaurlaritzako doktoretza-aurreko beka lortu zuen (AE Modalitatea) eta 2012. urtean Doktore titulua eskuratu zuen UPV/EHUtik, `Materialak + Teknologiak´ Taldearen barruan eta Iñaki Mondragon Katedradunaren eta Agnieszka Tercjak Doktorearen zuzendaritzapean. Tesi proiektua sol-gel teknika erabiliz sintetizatutako nanopartikulak dituzten material polimeriko berrien garapenean oinarritu zen. Espainiar Polimero Taldearen (GEP) eskutik polimeroen zientzian 2012ko tesi hoberenaren saria jaso zuen eta UPV/EHU-ko Doktoregoko Sari Berezia ere bai. 2013. urtean doktore berriak kontratatzeko UPV/EHUko beka jaso zuen bere ikerkuntzarekin jarraitzeko.

Ikerketa

2014. urtetik geroztik, jatorri berriztagarrietatik eratorriko biopolimeroetan oinarrituriko funtzio anitzeko material berrien garapenaren arloan ari da lanean ikertzaile doktorea bezala `Materialak + Teknologiak´ Taldearen barruan eta Agnieszka Tercjak Doktorearen zuzendaritzapean, UPV/EHUko doktoretza-ondoko bekari esker .

38 artikulu zientifiko eta 9 liburu kapitulu argitaratu ditu. 80 konferentzia nazional eta nazioartekoetan hartu du parte. Bere ikerketa lana blokezko kopolimeroen nanoegituraketan, nanopartikula inorganikoetan, film polimeriko meheetan, sistema termoegonkor nanoegituratuetan, blokezko kopolimeroetan oinarritutako nanokonposite inorganiko/organikoetan, sol-gel teknikan eta zelulosa bakterialean oinarritutako material biohibridoetan datza.