Laura Alonso
Posta elektronikoa
Biografia
Laura Alonso Kimikan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (2025). Bere Gradu Amaierako Lanaren helburua 3D inprimatze-parametroek materialaren bukaerako propietateetan duten eragina aztertzea izan zen, horretarako diseinu esperimental bat aplikatuz. Gainera, bere formakuntzan zehar, kanpo praktikak egin zituen Cidetec Fundazioan.
Ikerketa
Gaur egun `Materialak + Teknologiak´ (GMT) taldeko ikertzailea da. Proiektuaren funtsa probiotikoak babesteko fabrikazio aurreratuko teknologiak garatzea eta erabiltzea da.