Mugikortasun jasangarria-Mugi zaitez!

Mugi zaitez!

Ezagutu gure ibilbide aktiboak bizikletaz edo oinez mugitzeko unibertsitatean eta inguruetan

EHUn bizikletaz edo oinez egiteko deskargatu daitezkeen ibilbide batzuk sortu ditugu, mugikortasun iraunkorra eta bizimodu osasungarria bultzatzeko helburuarekin.

Ibilbide hauek ingurunea gozatzeko, autoaren erabilera murrizteko eta jarduera fisikoa sustatzeko pentsatuta daude. Unibertsitatera etortzeko, paseoaz gozatzeko edo ariketa fisikoa egiteko, animatu eta probatu!

 

Arabako Campusa

Bizkaiko Campusa (Leioa)

Bizkaiko Campusa (Bilbo)

Gipuzkoako Campusa

 

Nola deskargatu eta jarraitu ibilbideak zure mugikorrean Android eta iPhonerako 

Gure ibilbide guztiak eskuragarri daude deskargatzeko GPX formatuan, mapak eta nabigazioa egiteko doako aplikazio askotan ireki daitekeen fitxategi estandarra.

  1. Ireki nahi duzun ibilbidea Wikiloc-en eta deskargatu tracka GPX formatuan (appetik edo webgunetik) < Sakatu "Bidali zure GPSra/Fitxeroa jaitsi" < Aukeratu GPX aukera eta gorde fitxategia zure gailuan.
  2. Ireki aukeratu duzun aplikazioa < Bilatu "Inportatu GPX/Ireki fitxategia" aukera < Hautatu deskargatutako tracka < Aktibatu zure mugikorraren kokapena: zure posizioa trackaren gainean denbora errealean ikusiko duzu eta erraz jarraitu ahal izango duzu.