PLANETA-CAMPUSA

Planeta Campusa

UPV/EHUko ingurumena eta osasuna kudeatzeko I. plana (2019-2025)

Irudia
Planeta Campusa planak erreferentzia puntua izan nahi du UPV/EHUren ingurumenaren arloko kudeaketa jasangarri eta osasuntsuaren politikan, arlo horretako gai guztiak lantzea ahalbidetuko duten tresnak sortuz. Gainera, asmoa da plan hori eredu izatea unibertsitateko kide guztiek bizitza eta kontsumo ohitura berriak har ditzaten, campus bakoitzaren inguruko eguneroko praktikaren bitartez.