Erroldatzea
Erroldaren bidez Espainiako zure ohiko etxebizitza egiaztatzen da, eta bizi zaren udalerriko udaletxean eskatzen da.
Oro har, errolda ziurtagiria edo agiria eskatzeko, hauek aurkeztu behar dituzu:
- Nortasun agiria edo pasaportea
- Eta alokairu kontratu bat (erroldatzeko aukera ematen dizuna), etxebizitzako jabearen baimena, edo alokairu kontratua duen pertsonaren baimena.
Informazio gehiago erroldatzeko exijitzen diren eskakizunei buruz: Gasteiz, Bilbo eta Donostia.
Garrantzitsua:
- Bizileku iraunkorrerako baimenik ez duen EBtik kanpoko atzerritar orok errolda inskribapena berriztatu beharko du 2 urtean behin.
- Bizileku iraunkorrerako baimena duen atzerritar orok errolda inskribapena egiaztatu beharko du 2 edo 5 urtean behin, kasuaren arabera.
Horregatik guztiagatik, eskatu informazioa zure udalerriko udaletxean izapide hori nola eta noiz egin behar duzun jakiteko. Kontuan izan aplikatzekoa den izapidea bete ezean, Udalak biztanleen erroldan baja emateko prozedura abiarazi ahal izango duela. Informazio gehiago izapide horri buruz udaletan: Gasteiz, Bilbo eta Donostia.