IWC: Ikasleen senideentzako bisak

Ikasleen senideentzako bisak

Ikasleen familiek egonaldi luzerako baimenak eta/edo bisak eskatu ahal izango dituzte ikaslearekin batera.

Irakurri arretaz egonaldi baimenei buruzko informazio guztia Migrazio Ministerioaren webgunean (1. orria). Horrez gain, gomendatzen dizugu irakur ditzazula 2025ean argitaratutako irizpideak eta salbuespenak.

Garrantzitsua da egonaldiaren iraupena aurreikustea. Izan ere, D motako bisa 180 egunerako besterik ez da balioduna (D Ikasketak, 180 egun arte), eta, Espainian sartu ondoren ezin da bisa hori berritu, ez eta bisa mugatuarekin ikasketak egiteko egonaldi baimena eskatu ere. 6 hilabetetik gorako egonaldia aurreikusten baduzu, D Ikasketak (irekia) motako bisa bat eskuratu behar da hasieratik.

180 egunetik gorako egonaldietan, senideak, Espainian D motako bisarekin (irekia) sartu ondoren, atzerritarren identifikazio txartel bat eskuratu beharko du Polizia Nazionalaren bulegoetan, Espainian sartu eta lehenengo 30 egunetan.

Hitzordua eskatzeko JARRAIBIDEAK eta aurkeztu beharreko dokumentazioa (PDF, 1,7 Mb)

Sarrera zigilua edo adierazpena

Senideak sarrera zigilua lortu behar du bere pasaportean aireportuko Poliziaren Bulegoan. Alternatiba gisa, Espainian sartu izanaren adierazpen bat egin dezake Poliziaren aurrean lehenengo hiru egunetan: Gasteiz, Bilbo eta Donostia.

Zigilua eta adierazpena lortzen ez badituzu, gomendatzen dizugu gorde ditzazula Espainiara egindako bidaiaren probak (ontziratzeko txartelak, autobus txartelak, tren txartelak, etab.); izan ere, Espainiako atzerritarren agintariek eskatu ahal izango dizkizute.

Bisaren luzapena

Ikaslearen egonaldi baimena luzatzen bada, senidearen egonaldi baimenaren luzapenaren izapidetzea ere egin behar da telematikoki MERCURIO plataformaren bidez. Horretarako, aldez aurretik Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren  ziurtagiri digitala lortu behar da.

FNMTren ziurtagiri digitala lortzeko JARRAIBIDEAK (PDF, 1,3 Mb).

Senidearen egonaldi baimenaren luzapenaren emakida komunikatu ondoren, atzerritarraren identifikazio txartela (AIT) berritu beharko da Polizia Nazionalaren bulegoetan.